Peter Seeberg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Peter Seeberg (Skrydstrup, Danimarka, 1925 - 1999) danierazko idazlea izan zen. Frantziako eleberrigile existentzialisten eragin handia dute haren lanek. 1956an argitaratu zuen lehen eleberria, Bipersonerne (Bigarren mailako pertsonak). Bigarren Mundu Gerraren ondoren Berlina jo zuten atzerriko langileen artean girotu zuen lehen lan hura, giza nortasunaren alienazioa gai nagusi zuela. Gai bertsua landu zuen Fugls Føde (1957, Txorientzako apurrak) eleberrian. Ipuin-bilduma bat argitaratu zuen 1962an, Eftersøgningen (Bilaketak). Beste lan aipagarri batzuk: Den sovende dreng (1989) eta Frosten hjælper (1989) eleberriak, edota En enkelt afbrydelse (2001) ipuin-bilduma.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ferai, 1970
  • På selve dagen, 1977

Narrazio laburrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eftersøgningen, 1962
  • Dinosaurusens sene eftermiddag, 1974
  • Argumenter for benåding, 1976
  • Om fjorten dage, 1981
  • Værkfører Thomsens endelige hengivelse, 1986
  • Rejsen til Ribe, 1990
  • Udvalgte noveller, 1994
  • Halvdelen af natten, 1997
  • En enkelt afbrydelse, 2001

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bipersonerne, 1956
  • Fugls Føde, 1957
  • Ved havet, 1978
  • Hyrder, 1979
  • Uden et navn, 1985
  • Roland kommer til verden, 1987
  • Den sovende dreng, 1989
  • Frosten hjælper, 1989

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]