Peter Weiss

Wikipedia, Entziklopedia askea
Peter Weiss

Bizitza
JaiotzaNowawes (en) Itzuli1916ko azaroaren 8a
Herrialdea Txekoslovakia
 Suedia  (1946 -
HeriotzaStockholm1982ko maiatzaren 10a (65 urte)
Hobiratze lekuaNorra begravningsplatsen (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaJenö Weiss
AmaFrieda Hummel
Ezkontidea(k)Helga Henschen
Carlota Dethore
Gunilla Palmstierna-Weiss  (1964 -  1982)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Westminster (en) Itzuli
Academy of Fine Arts, Prague (en) Itzuli
Hizkuntzaksuediera
alemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, idazlea, margolaria, errealizadorea, film-zuzendaria, ilustratzailea, prosalaria eta saiakeragilea
Lantokia(k)Stockholm
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0919140 IBDB: 8133
iTunes: 202005600 Musicbrainz: 0c2d8e7d-daba-43d1-a3b9-4a80a6cb5c6e Discogs: 1204575 IMSLP: Category:Weiss,_Peter Find a Grave: 6866 Edit the value on Wikidata

Peter Weiss (Nowawes, Alemania, 1916ko azaroaren 8a - Stockholm, Suedia, 1982ko maiatzaren 10a) alemanezko eta suedierazko idazlea izan zen, sortzez alemaniarra, gero suediar herritartasuna hartu zuena. Literaturaz gainera, margolaritza eta zinema ere landu zituen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Judu jatorriko merkatari baten semea zen. Aurrena Britainia Handira erbesteratu zen; handik Txekoslovakiara joan zen bizitzera, eta gero Suediara. Pragako margolaritza-akademian egin zituen ikasketak. Suediara joanik, suedieraz idazten hasi zen. Gerra ondoren, margolaritza utzi eta alemanez idazten hasi zen atzera. 1960. urte inguruan, antzerki-lanak idazten hasi zen. 1964an Marat-Sade antzerki lan ospetsua argitaratu zuen. B. Brechten eragin handia izan zuen eta hark bezala idazleak konpromiso politikoa hartu behar duela uste zuen.

Haren obra aipagarri batzuk: eleberriak, Der Schatten des Körpers des Kutschers (1954, Orgazalearen gorputzaren itzala), Abschied von den Eltern (1961, Agur gurasoei) eta Fluchtpunkt (1962, Ihesa) eleberriak; Marat-Sade (1964), Die Ermittlung (1965, Bilaketa) eta Der Gesang von lusitanischen Popanz (1967, Lusitaniako panparroiaren kantua) antzerkiak; Diskurs über die Vogeschichte und den Verlauf des lang andauernden Befreiungskrieges in Vietnam (1968, Vietnamgo askapen gerra amaigabearen hasiera eta garapenari buruzko hitzaldia) eta Trotzki im Exil (1971, Trotski erbestean) saiakerak, besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peter Weiss Aldatu lotura Wikidatan