Petit hôtel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Petit hôtel bezala, bereziki XVIII. mendean eta XIX. mendean, hiriko egoitza batzuk ezagutzen ziren, burgesia altuaren edo aristokraziaren jabetzakoak, euren jabeak, bertan, urte osoan bizi ez zirelarik. Bertan, lan edo gizarte beharren ondorioz, euren jabeak hirira joan behar zirenean bakarrik bizi ziren, bereziki bisita garaian. Urtearen gainontzeko zatian, jabeak, landetxe, estantzia, edo beste landa bizileku batean bizi ziren.

Hôtel hitza, ez dago gaur egun ematen zaion esanahiarekin zuzenean lotua, baizik eta bere jatorrizko ostatu orokor esanahiarekin. Grand hôtelak ziren instalakuntza ofizialak, edo noblezia altuarenak; petit hôtel edo hôtel particulier bat, familia bat eta zerbitzariak hartzeko funtzioa zuen. Baina, egungo ikuspuntutik, ez dira hain txikiak.

Petit hôtel gehienak, jabetza pribatukoak izateari utzi zioten XX. mendearen hasieran, instituzio publiko, museo, enbaxada edo antzeko erabiletarako egokituz.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Petit hôtel Aldatu lotura Wikidatan