Petra
- Artikulu hau Jordaniako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Petra (argipena).
| Petra1 UNESCOren gizateriaren ondarea |
|
Altxorra, Petrako eraikinik ezagunena |
|
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | i, iii, iv |
| Erreferentzia (ID) | 326 |
| Kokalekua | Jordania |
| Eskualdea2 | Herrialde Arabiarrak |
| Koordenatuak | 30°19′43″N 35°26′31″E / 30.32861°N 35.44194°EKoordenatuak: 30°19′43″N 35°26′31″E / 30.32861°N 35.44194°E |
| Izen ematea | 1985 (IX. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
|
Petra[1][2] Jordaniako enklabe arkeologiko garrantzitsu bat da, baita antzinako erresuma nabateoaren hiriburua ere. Petra izenak, grezieraz, harria esan nahi du.
Petraren finkapena haran estu batean dago, Araba haranaren ekialdean, Itsaso Hiletik Akabako golkoraino hedatzen dena. Petrako arrastorik ezagunenak, inongo zalantzarik gabe, haraneko arrokan bertan zizelkaturiko eraikinak dira, bereziki Khazneh (Altxorra) eta Deir (Monasterioa) bezala ezagutzen diren eraikinak.
Antzinatean, K. a. VII. mende amaieran edomitek sortua, K. a. VI. mendean hartu zuten nabateoek, oparotasunera eraman zutena, intsentsua, espeziak eta luxuzko beste gai batzuk Egipto, Siria, Arabia eta Mediterraneo hegoalde artean eramaten zituzten karabanen ibilbidean zuen kokapenagatik.
VIII. mende inguruan, merkataritza ibilbideen aldaketak eta jasandako lurrikarek, bertako biztanleak hiria uztera bultzatu zituen. Aro modernoan ahaztua geratu zen, eta, mendebaldeko munduarentzat, Johann Ludwig Burckhardt esploratzaile suitzarrak berraurkitu zuen 1812an.
Euren fatxadak zuzenean arrokan zizelkatuak dituzten eraikin askok, 1985etik aurrera UNESCOren Gizateriaren Ondare zerrendan dagoen multzo monumental bakar bat eratzen dute. Lekua inguratzen duen tokia ere, 1993tik, Parke nazional arkeologiko bat da.
2007ko uztailak 7tik, Munduko Zazpi Mirari Berrietako bat da.
Eduki-taula |
Geografia[aldatu]
Petra Akabako golkoaren eta Itsaso Hilaren arteko erdibidean dago, 800 eta 1396 metro arteko garaieran, Edom eskualde menditsuko haran batean, Araba haranaren ekialdean. Gaur egun, Petra, Jordaniako hiriburu den Ammanetik 200 kilometro hegoaldera dago, gutxi gora-behera, autoan, 3 ordutara.
Petraren kokapenak, harkaitz malkartsu eta maldatsuen artean ezkutatua, ur hornikuntza ziur bat du, hiri oparo bat garatzeko toki egokia bihurtzen duena. Petrara, ipar-mendebaldeko mendi bidezidor baten bidez edo ekialdean dagoen 1,5 kilometro inguruko luzera eta 200 metro garai den arroila baten bidez, Sîk delakoaren bidez bakarrik hel daiteke, azken hau, sarrera nagusia, tokirik estuenean, bi metroko zabalera baino ez duena.
Ura egoteak eta bere kokapenak ematen zion segurtasunaren ondorioz, Petra, Egipto, Siria eta Arabia Mediterraneo Itsasoaren hegoaldearekin lotzen zituzten zenbait karabana ibilbideren elkarguneko geltoki bihurtu zen, batez ere luxuzko produktuz betetako karabanak (espeziak eta zeta Indiatik, bolia Afrikatik, perlak Itsaso Gorritik, eta intsentsua Arabia hegoaldetik). Boswellia edo "intsentsuaren zuhaitza"ren erretxina, antzinateko mundu osoan gutiziatua zen, bereziki baliotsua zen ofrenda erlijioso bezala, baita botika bezala ere.
Karabanek eragindako merkataritza aktibitateak eta jasotako tasek, nabatearrentzako mozkin garrantzitsuak sortzen zituzten. Emaitza bezala, hiriak, K. a. V. mendetik III. menderarte azoka garrantzitsu bat izan zuen.
Hiriaren plano xehea[aldatu]
|
|
|
Geologia[aldatu]
Petra, amildegi harritsuen artean dagoen hiri troglodita bat da. Harkaitzak eta harriak alde guztietatik ikusten dira. Tokia, hareharriz osatua dago, harea aleen diagenesi edo zementazio eta eranstetik abiatuta eratutako harkaitz detritikoa. Beraz, harkaitz koherente eta gogor bat da.
Erreferentziak[aldatu]
| Gizateriaren Ondarea Jordanian | ||
|---|---|---|
|
Petra • Qusair Amra • Um ar-Rasas • Wadi Rum |
||