Petri Foixkoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Petri Foixkoa

Leinua Foix leinua

Jaiotza 1449ko otsailaren 7a
Paue,  Frantzia
Heriotza 1490eko abuztuaren 10a (41 urte)
Erroma, Flag of the Papal States (pre 1808).svg Aita Santuen Lurraldea
Senideak Gaston IV.a Foixkoa (aita)
Leonor I.a Nafarroakoa (ama)
Lanbidea Apaiza
Erlijioa Kristautasuna

Petri Nafarroakoa edo Petri Foixkoa (Paue, 1449ko otsailaren 7aErroma, 1490eko abuztuaren 10a) Nafarroako infante eta kardinala izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaston IV.a Foixkoa eta bere emaztea zen Leonor I.a Nafarroakoa erreginaren semea izan zen. Osaba Petri Foixkoa "Zaharra" zuenez, "Gaztea" ezizena hartu zuen.

Parisen eta Ferraran ikasi ondoren, Erroman frantziskotar bilakatu zen. 1475ean Vannes eta Aireko apezpikua izendatua, hurrengo urteko abenduaren 18an Sixto IV.ak kardinal bilakatu zuen. 1484an Baionako eta 1485 eta 1489 artean Palermoko artxidiozesiaren administratzailea izan zen. 1489an Maltako artxidiozesiaren administratzaile izan ondoren, Palermoko artzapezpiku izendatu zuten.

1484ko konklabean parte hartu zuen, noiz Inozentzio VIII.a hautatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Petri Foixkoa Aldatu lotura Wikidatan
  1.   Altamira, Rafael (1999), Spagna, 1412-1516, Cambridge University Press - Storia del mondo medievale, VII, Garzanti, 546-575. orrialdea .


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.