Petri I.a Nafarroakoa
| Petri I.a Nafarroakoa | |
Manuel Aguirrek 1885ean asmatutako margolana. |
|
|
|
|
|---|---|
| 1094ko ekainaren 4a – 1104 | |
| Aurrekoa | Antso V.a |
| Ondorengoa | Alfontso I.a |
|
|
|
| 1094ko ekainaren 4a – 1104 | |
| Aurrekoa | Antso V.a |
| Ondorengoa | Alfontso I.a |
|
|
|
| Jaiotza | 1068 ? |
| Heriotza | 1104ko irailaren 28a Arango harana |
| Ezkontidea | Ines Akitaniakoa Berta Italiakoa |
| Senideak | Alfontso I.a |
| Erlijioa | Kristaua |
| Sinadura | |
Petri I.a (?, 1068 - Arango harana, 1104ko irailaren 28an), Nafarroa eta Aragoiko erregea izan zen.
Nafarroako Antso Ramirez erregearen eta Elisabet Urgellgoaren semea zen.
Erreinaldia [aldatu]
1094ko ekainaren 4an Aragoi eta Iruñeko errege bihurtu zen, 1085 urtetik Sobrarbe eta Ribagortzakoa zenean. Petrik bere lurraldeak handitu zituen Aragoiko erdialde eta ekialdean Alcubierreko mendiak eta Monegroetaraino.
1095ean Huesca konkistatu zuen Alcorazko guduan Zaragozako Al-Musta'in II.a irabazi eta gero. 1097an El Cidekin batera Bairengo guduan parte hartu zuen. 1101ean Barbastro eta Sariñena konkistatu zituen eta Zaragoza saiatu. 1104an Tamarite de Litera setiatu zuen, kristauen gailentasuna tinkatuz. 1104ko irailaren 28an Arango haranan hil zen.
Ezkontzak eta haurrak [aldatu]
1086an lehendabizikoz Ines Akitaniakoa ezkondu zuen Jakan. Bi seme-alabak izan zituzten, biak aita baino lehenago hilak:
- Petri Aragoikoa, 1098an El Ciden alaba zen Maria Rodriguez ezkondu zuena, 1104an hila.
- Ines Aragoikoa, 1103an hila.
Bigarrenez, 1097ko abuztuaren 16an Huescan Berta ezkondu zuen, Petri Italiakoa markesaren eta Ines Potioukoaren alaba. Honek Alto Gallego eskualdea zuen ezkonsaria, senarra hil ondoren gobernatzen jarraituko zuena.
Bigarren ezkontzan seme-alabak ez zituenez, bere oinordekoa Alfontso I.a anaia zen.
Ikus, gainera [aldatu]
| Aurrekoa Antso V.a Nafarroakoa |
Nafarroako erregea 1094 - 1104 |
Ondorengoa Alfontso I.a Nafarroakoa |
| Aurrekoa Antso V.a Nafarroakoa |
Aragoiko kondea 1094 - 1104 |
Ondorengoa Alfontso I.a Nafarroakoa |
|
||||||||||||||||