Petri II.a Aragoikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Petri II.aren irudia

Petri II.a Aragoikoa (Huesca, 1178 - Muret, Garona Garaia, 1213ko irailaren 13a) Aragoiko errege eta Bartzelonako kondea izan zen (1196 - 1213).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoak Alfontso II.a Aragoikoa eta Antsa Gaztelakoa zituen. 1212an Navas de Tolosako guduan parte hartu zuen.

Gurutzada Albitarrean Simon Montfortekoak Tolosa konkistatu eta Petri, bere koinata eta basailuaren alde egin zuenean, Mureteko guduan hil zen.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1204ko ekainaren 15ean Gilen VIII.a Montpellierrekoaren alaba zen Maria ezkondu zuen. Seme bakarra izan zuten Jakue, bere oinordekoa izango zena.


Aurrekoa
Alfontso II.a Aragoikoa
Aragoiko erregea
1196 - 1213
Ondorengoa
Jakue I.a Aragoikoa
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Petri II.a Aragoikoa Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Espainia
Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.