Petri II.a Aragoikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:02, 25 urtarrila 2016
Petri II.aren irudia

Petri II.a Aragoikoa (Huesca, 1178 - Muret, Garona Garaia, 1213ko irailaren 13a) Aragoiko errege eta Bartzelonako kondea izan zen (1196 - 1213).

Biografia

Gurasoak Alfontso II.a Aragoikoa eta Antsa Gaztelakoa zituen. 1212an Navas de Tolosako guduan parte hartu zuen.

Gurutzada Albitarrean Simon Montfortekoak Tolosa konkistatu eta Petri, bere koinata eta basailuaren alde egin zuenean, Mureteko guduan hil zen.

Ezkontza eta seme-alabak

1204ko ekainaren 15ean Gilen VIII.a Montpellierrekoaren alaba zen Maria ezkondu zuen. Seme bakarra izan zuten Jakue, bere oinordekoa izango zena.


Aurrekoa
Alfontso II.a Aragoikoa
Aragoiko erregea
1196 - 1213
Ondorengoa
Jakue I.a Aragoikoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Petri II.a Aragoikoa Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Espainia
Artikulu hau Espainiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.