Petri V.a Portugalgoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:27, 16 apirila 2015

Txantiloi:Agintari infotaula Petri V.a Portugalgoa (Lisboa, 1837ko irailaren 16a - Lisboa, 1861eko azaroaren 11), izengoitiz Esperantzaduna (portugesez: o Esperançoso) deitua, 1853-1861 urteetan Portugalgo erregea izan zen. Ama, Maria II.a, 1853an hil zenean haren lekua hartu zuen. Hala ere, aginpidea Fernando aitaren esku egon zen 1855 arte. Hezkuntza ministerio eraginkor bat sortzeko ardura hartu zuen. 1858an Estefania Hohenzollern-Sigmaringenkoarekin ezkondu zen. 1861ean hil zen, 24 urte zituela, eta Luis anaia izan zuen ondorengo.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Petri V.a Portugalgoa Aldatu lotura Wikidatan