Petronas dorreak

Koordenatuak: 3°09′29″N 101°42′42″E / 3.1581°N 101.711556°E / 3.1581; 101.711556
Wikipedia, Entziklopedia askea
Petronas Dorre Bikiak» orritik birbideratua)
Petronas dorre bikiak
Menara Berkembar Petronas
Suria KLCC
Kokapena
Estatu burujabe Malaysia
Federal territory of Malaysia Kuala Lumpur
Koordenatuak3°09′29″N 101°42′42″E / 3.1581°N 101.711556°E / 3.1581; 101.711556
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1996
Inaugurazioa1998ko abuztuaren 1a
JabeaPetronas
Izenaren jatorriaPetronas
Arkitektura
ArkitektoaCésar Pelli
EraikitzaileaHazama Ando Corporation (en) Itzuli
Samsung C&T Corporation (en) Itzuli
Q16169758 Itzuli
Egitura ingeniaritzaThornton Tomasetti (en) Itzuli
Estiloaarkitektura postmodernoa
Dimentsioakgehienezko altuera, altuera arkitektoniko: 451,9 (altuera) m
Solairuak88
Azalera395.000 m²
39
Kontaktua
HelbideaJalan Ampang
Telefonoatel:+60-3-2331-8080
The Petronas Towers

Petronas dorreak edo Petronas Dorre Bikiak[1] Malaysiako hiriburu den Kuala Lumpur hiriko bi etxe orratz dira. 1998 eta 2004 urteetan zehar munduko etxe orratzik garaienak izan ziren. 2004an Taipei 101 dorreak Petronas dorreak gainditu eta eraikin altuenaren titulua kendu zien. Dorreek 88 solairu ditu eta 452 metroko garaiera.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cesar Pelli arkitektoak diseinatua, dorreek arte islamiarraren ezaugarriak jarraituta eraikita daude. Dorreak Petronas petrolio enpresaren egoitza ezartzeko eraiki ziren, izan ere, enpresa horrek lehen dorre guztia betetzen du bere bulegoekin.

Dorreen datu garrantzitsu eta bitxienen artean honako hauek daude:

• 78 igogailu(39 dorre bakoitzeko)

• Azalera osoa: 395 000 m2 (bi dorreak kontuan hartuta)

• 88 etxebizitza

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

César Pelli arkitekto argentinarrak diseinatu zituen eta 1998an bukatu zituen. Batez ere hormigoia, altzairua, aluminioa eta beira (fatxada)erabilita. Baseak, hasieran Salomongo izarraren forma zuten (zortzi puntako izarra). Pellik, diseinu geometriko islamiar bat erabili zuen bere oinplanoan bi karratu elkartzen zituenean. Goialdean tamaina gero eta txikiagoa zuen, eta kultura islamikoan oso ohikoa den motibo batean oinarrituta dago: zortzi puntei erreforzatzeko, lobulu irten batzuk gehitu zizkien, eta, teknika horrekin, zortzi puntako izar bat lortzen da. 1992an hasi ziren dorreak eraikitzen.

41. eta 42. solairuetan (170 m garai) zeruzubi bat dago, bi solairukoa eta 58 m luze dena.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko azaroaren 4an, arratsaldean, su bat lehertu zen Suria KLCC zinemagunean, Petronas dorreen azpiko merkataritzagunean, eta panikoa sortu zuen. Ez ziren zauriturik izan. Eraikinak ia hutsik zeuden, Suria KLCC merkataritzagunea izan ezik, gaueko ordu beranduak baitziren; zinemako ikusleei eta jatetxeetan afaltzen ari ziren mahaikide batzuei bakarrik eragin zien.

2009ko irailaren 1eko goizean, Alain "El Trepador" Robert hiri-igokari frantsesak, eskuak eta oinak bakarrik erabiliz eta segurtasun-gailurik gabe, bigarren dorrearen gailurrera igo zen, aurreko bi saiakerak gelditu ondoren. 1997ko martxoaren 20an, poliziak 60. solairuan gelditu zuen. Bigarren saiakera bat egin zuen 2007ko martxoaren 20an, hamar urte geroago, eta berriz ere solairu berean atxilotu zuten, baina beste dorrearen gainean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «193 Araua - Euskaltzaindiaren Arauak» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-13).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Willis dorrea
Munduko eraikinik garaiena
1998 - 2004
Ondorengoa
Taipei 101