Petronor
| Petroleos del Norte S.A. | |
|---|---|
| Mota | Sozietate Anonimoa |
| Sektorea | Petrolioa |
| Sorrera | 1968 |
| Egoitza | Muskiz |
| Presidentea | Josu Jon Imaz |
| Merkatuak | Espainia |
| Irabaziak | 170,5 milioi euro (2009) |
| Langileak | 773 |
| Akziodunak | Repsol eta BBK |
| Web orria | http://www.repsolypf.com |
Petroleos del Norte S.A., Petronor izenez ezaguna. Euskal Herriko petroliogintza enpresarik handiena da eta Repsol YPF konpainia espainiarraren zatia da gaur egun.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
1968. urtean sortu zen. Birfindegi handi bat dauka La Arenako hondartzatik gertu Muskizko udalerrian, Espainiar Estatuko handiena, bertan Euskal Herriko egiturarik handiena dago La Catalitica izeneko 222 metroko altuerako tximinia. Birfindegian 773 langilek egiten du lan.
Enpresaren logotipoa, Muskizko Muñatoiz jauregiaren diseinuan oinarritua dago. Enpresaren egoitza soziala Muskizen dagoen Salazartarren jauregian dago.
2008an Koke lantegi berria eraikitzeko lanak hasi zituen. Urtebete beranduago 2009 udan, birfindegiaren ekoizpenaren zati bat eten egin behar izan zuen, 2008an hasitako krisialdi ekonomikoak eskarian izan zuen eraginagatik.
Akziodunak [aldatu]
- Repsol YPF: %85,98
- Bilbao Bizkaia Kutxa: %14,02
Petronor Bilboko portuan [aldatu]
Petronorrek sei porturatze gune ditu, 1etik 6ra zenbatuta. Batetik hirura bitarteko porturatze guneak Luzero puntari atxikitako kaian daude, lautik seira bitartekoak bien bitartean Luzero punta eta Ceballos punta bitarteko kai batean daude.
Lehen ontziralekuan, petroliontzirik handienak lehorreratzen dira, 100.000 tona petrolio edo gehiago garraiatzen dituztenak. Bigarren eta hirugarren ontziralekuan, petrolio kantitate txikiagoa edo gasoila garraiatzen dituzten ontziak. Laugarren, bosgarren eta seigarren porturatze guneak petroliotik eratorritako merkatugaiak kargatu eta deskargatzeko erabiltzen dira.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Birfindegiko "La Catalitica" tximiniari buruzko informazioa.
- (Euskaraz) Koke-labeek sutan jarri dituzte herritarrak Erreportajea ARGIAn (2009-12-06).
- (Euskaraz) "Petronorrek inguruko biztanleen osasunari eragingo ez diola pentsatzea absurdua da" Elkarrizketa ARGIAn Meatzaldea Bizirik taldeko bi kiderekin (2011-02-13).