Petrus Josephus Wilhelmus Debye
Wikipedia(e)tik
Petrus Josephus Wilhelmus Debye Holandako fisikaria izan zen (Maastricht, 1884 - Ithaca, New York, 1966). Holanda, Alemania, Suitza, Berlin eta New Yorkeko unibertsitateetako irakaslea izan zen. Berlin-Dahlemeko Unibertsitateko Fisika Institutuko zuzendari hautatu zuten 1935ean. Molekulen egituraz egin zituen ikerketak, eta gasen molekulen neurriak eta atomoen arteko distantziak zehaztu zituen, besteak beste. Kimikako Nobel saria jaso zuen 1936an.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.