Petrus Ramus

Wikipedia, Entziklopedia askea
AssarBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 13:48, 4 urtarrila 2015
Petrus Ramus

Petrus Ramus (edo Pierre de la Ramée) (Cuts, Vermandois, 1515 - Paris, 1572ko abenduaren 26a) frantses filosofoa, matematikaria eta humanista izan zen. Arteetako ikasketak egin ondoren Aristotelesen aurkako bi obra idatzi zituen (1543, Dialecticae partitiones eta Aristotelicae anidmaversiones), biak Erregeren Kontseiluak kondenatu zituenak. U eta v bereiztea proposatu zuen, besteak beste. Henrike II.a erregeak kondena indargabetu zion 1547an, eta 1551. urtean, Lorrenako kardinalaren laguntzari esker, katedradun egin zuten Collège de France-n edo Frantziako Eskolan. Erreformari atxiki zitzaionean katedra utzi behar izan zuen. Amboiseko Bakeari esker berreskuratu zuen katedra (1563). Preslesko Eskolan hil zuten, San Bartolome egunaren bezperan (1572).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Petrus Ramus Aldatu lotura Wikidatan