Petxero

Wikipedia, Entziklopedia askea

Petxeroa Antzinako Erregimeneko Gaztelako Erresuman, behe Erdi Arotik Aro Modernoaren amaiera arte, zerga pertsonalak (petxak) ordaintzeko derrigortasuna zuen gizartearen zatia zen: ohiko eta ez ohiko zerbitzuak deritzenak. Derrigortasun honek, eta ez aberastasunak, ezaugarritzen zuen gizarte maila hau. Beste zerga batzuk, alkabalak adibidez, produktuen gainekoak izanik, unibertsalagoak ziren.

Petxeroen alderantzizko egoeran salbuetsiak zeuden: azken hauek, estamentuagatik (nobleak, elizgizonak), lurralde foruagatik edo erregearen mesedeagatik, petxarik ordaintzen ez zuten pribilegiatuak ziren, eta kasu partikular mordoa izaten zen. Zerbitzuak Gorteetan, hirien bozkekin onartzen baitziren, pribilegiatuek hauekin inplikaturik egoteari utzi zioten. Honek, neurri handi batean, instituzio honen izaera azaltzen du eta baita Hispaniar Monarkiarekin zuen harremana ere. Oso bestelakoak ziren parlamentu ingelesa eta Frantziako Estatu Orokorrak, beren artean biziki desberdinak izanda ere.

Alkalako Ordenamenduak, petxeroen inskripzioa txanpon eta neurrien padroietan aurreikusten zuen, euren ordaintzeko derrigortasunari uko egiteko moduak eragozteko.

Nafarroa eta Aragoiko Erresumetan ere petxa deitutako zergak ordaintzen ziren eta petxero hitza erabiltzen zen.

Bere erabilera zabalean, plebeio, herri xehe, edo hirugarren estatu hitzen sinonimotzat har daiteke, eta ez hain zehazki zerga-ordaintzaile-rena, azken hau gaur egungo estatuei dagokielako.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]