Petxora itsasoa
Petxora itsasoa (errusieraz: Печо́рское мо́ре, translit.: Pechorskoye More) ipar-mendebaldeko Errusiako itsasoa da, Barents itsasoaren hego-ekialdean dagoena. Mendebaldean Kolgujev uhartea du, ekialdean Vaigatx uhartea eta Jugorski penintsula, eta iparraldean Zembla Berria. Narian-Mar da Petxora itsasoko portu nagusia.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/03/24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Petxora itsasoa |
Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |