Ubarroi handi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Phalacrocorax carbo» orritik birbideratua)
Ubarroi handi
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaSuliformes
FamiliaPhalacrocoracidae
GeneroaPhalacrocorax
Espeziea Phalacrocorax carbo
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masaarra: 2,4 kg (helduen pisua)
emea: 2 kg (helduen pisua)
Zabalera1,4 m
Ubarroi handia

Ubarroi handia (Phalacrocorax carbo) phalacrocoracidae familiako hegaztia da, Europan, Australasian eta Ipar Amerikako kostalde atlantikoan bizi dena[1].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ubarroia hegazti handia da. Azpiespeziearen arabera tamaina aldatu egiten da eta arrak emeak baino handiagoak izaten dira. Ubarroiaren luzera 80 eta 100 cm artekoa izaten da eta hego-zabalera 130 eta 160 cm artekoa[2]. Pisua aldiz 1'5 eta 5'3 Kg artekoa izaten du[3].

Kolore beltzeko hegaztia da eta hegoetan dituen ezkata itxurako lumek dizdira metalikoa dute. Moko argia du eta eztarri aldean luma zuriak ditu. Baraila aldean lumarik gabeko eremu horixka bat ere badu, begiraino iristen zaiona. Hegazti helduek aldaka inguruan orban zuriak izaten dituzte kumatze garaian. Buztana luzea du.

Euskal Herrian Ubarroi mottoduna ere badugu. Ubarroi handia baino txikiagoa da eta buruan dituen luma beltzek gandor antzekoa irudikatzen dute, hortik izena. Ubarroi handiaren buztana 14 lumak osatzen dute eta mottodunarena 12 lumak baino ez.

Etologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ubarroi guztiek bezala, ubarroi handiak ere argizari kopuru txikiagoa du lumetan. Honek urarekin erresistentzia gutxitzen du arrantzarako egokia dena, baina iragazkorragoa denez arrantzaldi bakoitzaren ondoren hegoak zabalik egon behar du lumak lehortzeko. Igeri egiten duenean gorputzaren hiru laurdenak ur azpian izaten ditu[2].

Animalia taldekoia da eta lotarako eremuetan talde oso handiak era ditzake. Euskal Herrian negua pasatzen du.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kostaldeko zuhaitzetan egiten du habia. Alga eta zuhaitz adaxkez egiten du habia eta lumaz estaltzen du barnealdea. Hiru edo lau arrautza erruten ditu, kolore urdin-berde apalekoak. 2-3 egunetan jartzen ditu eta 25-31 egunez txitatzen egon ondoren jaiotzen dira txitak. 50 egun pasa ondoren txitek habia uzten dute eta 4 edo 5 urterekin heldu bihurtzen dira eta ugaldu egin daitezke[2].

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urpean igeri eginez arrainak harrapatzen ditu, batzutan tamaina handikoak, aingirak esate baterako[2].

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carl von Linneok deskribatu zuen 1758 urtean eta oraindik berak emandako izena darama. Ubarroi handiak sei azpiespezie ditu:

Euskal Herrian dituen izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ubarroi handia lumak lehortzeko ohiko posturan.

Euskal Herrian zehar hainbat izen ematen zaio[4]:

  • Babarroso (Lea Artibai)
  • Bolborin (Bidasoa Beherea)
  • Gabarroso (Lea Artibai, Urola Kosta, Baztanaldea)
  • Potorro (Plentzia, Mungia, Urdaibai)
  • Sakillo (Lea Artibai, Urola Kosta, Urdaibai)
  • Balantxoria (Deba Barrena)

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sibley, C. G., & Monroe, B. L. (1990). Distribution and taxonomy of birds of the world. New Haven CT: Yale University Press.
  2. a b c d «Cormorán grande» SEO/BirdLife.
  3. (Ingelesez) Ribak, Gal; Weihs, Daniel; Arad, Zeev. (2005). «Water retention in the plumage of diving great cormorants Phalacrocorax carbo sinensis» Journal of Avian Biology 36 (2): 89–95.  doi:10.1111/j.0908-8857.2005.03499.x. ISSN 1600-048X. (Noiz kontsultatua: 2019-11-11).
  4. «Ubarroi handia» txoriak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]