Phan Bội Châu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Phan Bội Châu

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPhan Văn San
JaiotzaNghệ An (en) Itzuli1867ko abenduaren 26a
HerrialdeaFrantziar Indotxina
HeriotzaHuế1940ko urriaren 29a (72 urte)
Hezkuntza
HizkuntzakVietnamera
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, idazlea, poeta eta politikaria
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaKonfuzianismoa

Phan Bội Châu (Nghe An probintzia, Vietnam, 1867ko abenduaren 26a - Hue, Vietnam, 1940ko urriaren 29a) Vietnamgo idazle eta politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vietnamgo erresistentzia mugimenduetako kidea izan zen, eta Vietnamgo burujabetasunaren aitzindaria.

1903an Luu cau huyet le tan thu alegoria idatzi zuen; bertan japoniarrek Ryukyu uharteak galdu zituztenean izandako atsekabea vietnamdarrek independentzia galdu zutenean izandakoarekin parekatzen du. 1905ean Japoniara zabaldu zituen erresistentziaren aldeko ideiak. 1906an Sun Yat-sen txinatar iraultzailea ezagutu zuen. Txinan Viet Nam Quang Phuc Hoi (Vietnam eraberritzeko elkartea) eratu zuen. Taldeak Indotxinako frantses gobernaria hiltzeko asmoa izan zuen, baina huts egin zuen. Kartzelan egon zen 1914tik 1917ra bitartean. 1925ean berriz atxilotu zuten, baina vietnamdarrek haren aldeko protesta handiak egin zituzten, eta aske utzi zuten.

Autobiografia-liburu bat eta poesiak idatzi zituen. Lan ezagunena: Viet Nam vong quoc su (1906, Vietnam galduaren historia).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]