Philip Kerr
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Philiph Kerr | |
| Ezizena | P.B. Kerr | |
| Jaio | 1955 | |
| Edinburgh (Eskozia) | ||
| Bikotekidea | Jane Thynne | |
| Webgunea | www.pbkerr.com http://www.pbkerr.com/ www.pbkerr.com | |
Philip Kerr (Edinburgh, 1956) idazle eskoziarra da.
Eduki-taula |
Biografia [aldatu]
Birminghamgo Unibertsitatean ikasitakoa, 1980an Lege-master bat lortu zuen. Publizitate arloan lan egin du, Saatchi & Saatchi konpaini ospetsuan. 1989an March Violets nobela argitaratu zuen eta horrekin literatura munduaren ateak ireki zitzaizkion. Nobela beltz horrekin Berlin Noir izeneko sailari eman zion hasiera. Narrazio poliziako horiek Alemanian kokatzen dira, nazismoaren garaietan zein bigarren mundu gerraren ondorengo urtetan. Oso liburu gordinak dira eta historikoki ondo dokumentatuta. Sail horretan protagonista Bernhard "Bernie" Gunther izeneko detektibea da, pertsona bakartia eta berezia, Berlingo bazterketaren munduan ondo mugitzen den detektibe pribatua. Nobela horietan Kerrek Hitlerren diktaduraren alde ilunenak aztertu ditu sistema politiko horren hipokresia eta basakeria salatuz.
Kerr Jane Thynne idazlearekin ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu (William, Charlie eta Naomi). Dagoeneko hogeita lau nobela idatzi ditu, zazpi haur literaturaren barruan, P.B. Kerr izenburupean. [1]
2009an RBA Nobela Beltzaren Saria delakoa eskuratu zuen. Sari hori bere espezialitateko munduko sari handiena da: 125.000 euro. Liburu horrekin “Berlin Noir” saileko giroa berreskuratu du. Zientzia-fikzioaren alorrean saiatu da baita ere, A Philosophical Investigation (1992) liburuarekin, etorkizunean kokatu duen nobela poliziakoa.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Idazlearen web orrian jasotako informazioa
Bibliografia [aldatu]
Bernie Gunther detektibearen nobelak [aldatu]
- March Violets, 1989. Berlin Noir trilogiakoa.
- The Pale Criminal, 1990. Berlin Noir trilogiakoa.
- A German Requiem, 1991. Berlin Noir trilogiakoa.
- The One From the Other, 2006.
- A Quiet Flame, 2008.
- If The Dead Rise Not, 2009. RBA Nobela Beltzaren III Nazioarteko Saria.
- Field Grey, 2010.
- The Man With the Iron Heart, 2011.
- Prague fatale, 2011.
Beste nobelak [aldatu]
- A Philosophical Investigation, 1992.
- Dead Meat, 1993.
- Gridiron, vt US The Grid, 1995.
- Esau, 1996.
- A Five Year Plan, 1997.
- The Second Angel, 1998.
- The Shot, 1999.
- Dark Matter: The Private Life of Sir Isaac Newton, 2002.
- Hitler's Peace, 2005.
Haur literaturaren nobelak [aldatu]
- The Akhenhaten Adventure, 2004.
- The Blue Djinn of Babylon, 2005.
- The Cobra King of Kathmandu, 2006.
- The Day of the Djinn Warriors, 2007.
- The Eye of the Forest, 2009.
- The Five Fakirs of Faizabad, 2010.
- The Grave Robbers of Genghis Khan, 2011.
Saiakerak [aldatu]
- The Penguin Book of Lies, 1991.
- The Penguin Book of Fights, Feuds and Heartfelt Hatreds: An Anthology of Antipathy, 1992.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez): Philip Kerren web ofiziala.
- (Frantsesez): Idazleari buruzko informazioa.