Philipp Melanchthon

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:38, 25 apirila 2015
Philipp Melanchthonen erretratua

Philipp Melanchthon, jaiotza-izena Philipp Schawarzerd (Bretten, Karlsruhetik hurbil, 1497ko otsailaren 16a - Wittenberg, 1560ko apirilaren 19a) alemaniar teologoa eta Erreforma Protestantearen lider intelektuala izan zen.

1518an Wittenbergeko unibertsitateko grekozko katedra lortu zuen, eta han Luteroren adiskide eta laguntzaile izan zen. 1521ean Lutero defenditu zuen Sorbonako Unibertsitatean, Apologia pro Luthero izeneko liburuaren bidez. Protestantismoaren funtsezko testu izan zen Augsburgeko aitorpenaren egile garrantzizkoena izan zen. 1546an Lutero hil zenean, ebanjelikoen buru bihurtu zen. 300 lan baino gehiago idatzi zituen, horien artean Loci communes rerum theologicarum, protestanteen lehen lan dogmatikoa.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Philipp Melanchthon Aldatu lotura Wikidatan