Philippe Noiret
Philippe Noiret (Lille, Frantzia, 1931 - Paris, Frantzia, 2006) aktorea izan zen. Antzerkian egin zituen lehen urratsak. Zineman hasi zen gero, eta 1960an Zazie dans le métro filmean (Louis Malle) Gabrielen paperean egindako lanari esker egin zen ezaguna. 1970eko hamarkadako aktorerik garrantzitsuenetako bat izan zen Frantzian.
Film aipagarrienen artean ditu: Topaz (1969), L´horloger de Saint-Paul (1973, San Pauleko erlojugilea), La grande bouffe (1973, Oturuntza handia), Le juge et l´assassin (1975, Epailea eta hiltzailea), La vie et rien d´autre (1989, Bizitza eta besterik ez), Cinema Paradiso (1987) eta Il postino (1995, Postaria). Zuzendari handi askorekin lan egin zuen: Hitchcock, Marco Ferreri, Bertrand Tavernier, Claude Chabrol, Giuseppe Tornatore eta abarrekin.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.