Philippe Sollers

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Philippe Sollersen erretratua (ezkerrean).

Philippe Sollers (jaiotza-izena: Philippe Joyaux; Bordele, 1936 -) frantses idazle eta kritikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkataritza-ikasketak egin zituen, baina bertan behera utzi zituen bukatu gabe, buru-belarri idazle gisa jarduteko. 1960an Tel Quel aldizkaria sortu zuen. Teoria eta iraultza zituen aldizkariak goiburu. Aldizkaria marxismoan eta, 1971tik aurrera, maoismoan inspiratua abangoardien eta literatura-kritika berriaren tresna bihurtu zen, eta, besteak beste, Barthes, Derrida, Lacan, Julia Kristeva, Mercelin Pleynet, Mikhail Bakhtin eta errusiar formalisten lanak argitaratu zituen. Bestalde, Roussel, Bataille, Artaud eta Lautréamont bezalako beste egile batzuk "aurkitu" zituen.

1961ean Parkea argitaratu zuen, Alain Robbe-Grillet eta Noveau roman mugimenduak beragan izan zuten eraginaren lekukotasun gisa. Tel Quel aldizkaria 1982an desagertu zen, eta hurrengo urtean L'Infini argitaratu zen. Urte hartan bertan Emakumeak eman zuen argitara, garai hartan puri-purian zeuden gertaerei buruzko eleberri barroko bat, Cèlineren idazkera gogorazten duena. Eleberriez gainera, biografiak (1984, Jokalari baten erretratua) eta arte-saiakerak idatzi zituen. Lanik aipagarrienak: Drama (1965); Zenbakiak (1968); Legea (1972); H (1973); Paradisua (1974); Erabateko bihotz (1987); Festa Venezian (1991); Sekretua (1993).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sollers Parisen.

Saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Discours Parfait" - Gallimard, 2010
  • "Vers le Paradis" - Desclée de Brouwer, 2010 (with DVD)
  • "Guerres secrètes" - Carnets nord 2007
  • "Fleurs" - Hermann éditions 2006
  • Dictionnaire amoureux de Venise, 2004
  • "Mystérieux Mozart" - Plon 2001
  • "Éloge de l'Infini" - Gallimard, 2001
  • "Francis Ponge" - Seghers éditions, 2001
  • "Francesca Woodman" - Scalo Publishers 1998
  • "Casanova l'admirable" - Plon 1998
  • "La Guerre du Goût" - Gallimard, 1994
  • "Picasso, le héros" - Le cercle d'art 1996
  • "Les passions de Francis Bacon" - Gallimard 1996
  • "Sade contre l'Être suprême" - Gallimard 1996
  • "Improvisations" - Gallimard, 1991
  • "De Kooning, vite" - La différence 1988
  • "Théorie des Exceptions" - Gallimard, 1985
  • "Sur le Matérialisme" - Seuil, 1974
  • "L'Écriture et l'Expérience des Limites" - Seuil, 1968
  • "Logiques" - Seuil, 1968
  • "L'Intermédiaire" - Seuil, 1963

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Philippe Sollers Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]