Philippe Starck
Philippe Starck (Paris, Frantzia, 1949) arkitektoa eta diseinatzailea da. Altzari-diseinatzaile gisa eta etxe barruetako arkitekto gisa lan egiten du batez ere. Ezaguna da Parisko Bains-douches (1978), Café Costes (1984), La Cigale (1987) lanengatik, bai eta Eliseo jauregiko apartamentu pribatuetako dekorazioarengatik eta altzarien diseinuagatik ere (1982).
Tokion Kafetegi Mistikoa (1987) eta hainbat bulego-eraikin egin ditu (1988-1990). Hong Kongen, Penintsula jatetxeko dekorazioa moldatu du (1994); Mexikon, Antzokia (1995), eta Miamin, Delano hotela (1995).
Horrez gainera, arkitekto gisa lan egin du Laguiole lantegirako (1988) eta Parisko dekorazio-arteen eskola nazionalerako (1995). Hainbat erakusketatan erakutsi dituzte haren lanak, bai Frantzian bai atzerrian: Stark Architectures (Anberes, 1993), Is Stark a Designer? (Londres, 1993), Design miroir du siècle (Paris, 1993). Starcken azken lanetako bat Bilboko Alhondigaren eraberritzea da (2010).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak [aldatu]
(Frantsesez) http://www.starck.com/fr/ (Ingelesez) http://www.starck.com/en/