Phillip Tobias

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Phillip Tobias Hegoafrikako antropologoa (Durban, 1925). 1958tik aurrera, Witwatersrandeko unibertsitateko anatomia saileko irakasle eta zuzendari izan zen. Australopitekoetan aditua zen, eta, 1964an, Leakey eta Napier antropologoekin batera, hominido-espezie berri bat izendatu zuten, Homo habilis deitu zutena. Obra nagusiak: Kromosomak, sexu zelulak eta bilakaera (1956), Olduvaiko zintzurra, VII (1967), Giza anatomia (1968, M. Arnoldekin batera), Garuna hominidoen bilakaeran (1971), Arrazaren esanahia (1972) eta Boskimanak (1978).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]