Phoenix (zunda)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Phoenix
Phoenix landing.jpg
Phoenix marteratzen (irudikapena)
Erakundea NASA
Misio mota Lurreratzailea[1]
Jaurtiketa data 2007-08-04
Misio iraupena 125 sol
NSSDC ID 2007-034A
Webgunea http://phoenix.lpl.arizona.edu/
Masa 350 kg

Phoenix edo Phoenix Mars Lander NASAk sortutako espazio-zunda bat da. 2007ko abuztuaren 4ean Canaveral lurmuturretik bidali eta 23:54 GMT 2008ko maiatzaren 25ean heldu zen Martera. Misio honek 2008 azaroaren 10erarte iraun zuen.

Programa zientifikoa Estatu Batuak, Danimarka, Alemania, Kanada eta Suitzako unibertsitateen elkarren arteko esfortzua da. Bere helburu nagusia Marteko Ipar Polotik urbil zegoen lurralde batera heltzea, bere beso errobotikoa hedatzea eta sakonera ezberdinetan, lurra aztertu prospekzioak egiteko izan zen.

Phoenix ez da izan lehenengo saioa, alde batetik 1999. urtean Mars Polar Lander zunda helburu berdina izan zuen baina lurreratzeko momentuan porrot egin zuen. Beste aldetik Mars Surveyor Lander misioa atera baino lehen eten egin zen 2001an. Azken saio honetarako egindako bi instrumentu berritu eta gehitu egin zaizkio Phoenixi. Izen hau aukeratu zen modu metaforiko batean aurreko bi misioen berpiztea adierazteko, Fenix errautsetik berpizten den hegaztia gogorarazten.

NASAk Marten egindako azken hiru lurreratze arrakastatsuetan ez bezala, (Mars Pathfinder, Spirit eta Opportunity) airezko poltsak erabili zituztela lurraren kontrako talka arintzeko, Phoenix beste era batean egin du. Lurreratzeko momentuan kohete txikiekin egingo du, duela hiru hamarkadetan bi zunda Viking-ak erabiltzen zituztenen antzekoak, jausgailu batekin jaitsiera hasi ostean lurzoruan ezartzeko.

Jaurtiketa eta lurreratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaurtiketa 2007ko abuztuaren 4an Canaveral lurmuturretik izan zen Delta 7925 suziri batean. Zundak abuztuaren 10ean egin behar izan zuen ibilbide zuzenketa bat bakarrik Marteko norabidea berriro ere hartzeko. 2008ko maiatzaren 10ean 23:54 GMT iritsi zen Martera.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Misio honek hainbat helburu zituen:

  • Marten bizitza egon zen ala ez zehaztea.
  • Marteko klima karakterizatzea.
  • Marteko geologia aztertzea.
  • Uraren historiako ikerketa geologikoak egitea, ezinbesteko eragilea planetaren aldaketa klimatikoak azaltzeko.

Lehenbiziko misioak 90 egun martetar iraun beharko zuten, hau da 92 egun lurtar gutxi gorabehera. Ur izoztua aurkitu ostean, misioa 5 aste gehiago luzatzea erabaki zen, 2008ko azaroaren 10ean bukatzeko.

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko ekainaren 19an NASAk baieztatu zuen Phoenix zundak izotza aurkitu zuela Marteko ipar poloaren hondeaketa batean.

Geroago Marteko lurzorua —gutxienez zundak lurperatutako lekuan— alkalinoa zela zehaztu zen. 8 eta 9 tarteko pH-arekin eta Antartikako ibarrenen azalaren antzekoa zela ere.

Irailaren 30ean, Phoenix Marteko atmosferan elurra detektatu zuen. Laser instrumentu batek, Marteko azalaren eta atmosferaren arteko interakzioak aztertzeko helburua zuena, hodeietatik zetozen elurra aurkitu zuen Phoenixetik 4000 metrotako garaieran. Behaketaren arabera elur malutak sublimatu egin ziren Marteko azalera ailegatu aurretik.

Misioaren bukaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko urriaren 29an, Phoenixekin kontaktua galdu zen, baina hurrengo egunean berreskuratzea posiblea izan zen Mars Odyssey zunda espazialaren laguntzarekin. Dirudienez zundak “segurtasun moduan” edo “hibernazioan” sartu zen eguzki izpien kopurua urritu zelako, izan ere negua aurrera zihoan Marten. Zunda berraktibatzea lortu zen baina eguzki energi kantitate gutxiarengatik aparatu asko itzali egin ziren, monitoretze klimatologikoa izan ezik. Hurrengo egunetan kontaktua mantentzea lortu zen denbora tarte txikietan, egunsentia etortzen zenean. Baina azkenean misioa amaitutzat ematea erabaki zuten seinalerik heltzen ez zelako.

Instrumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

RA(Robotic Arm):Zundaren beso robotikoa da. Honek Marteko lurra industeko balio du. Bere luzaera 2.5 metrotakoa da eta 0.5 metrotako sakanera eskabatu ahal dezake.

RAC(Robotic Arm Camera):Kamera hau besoan dago eta aparatu honen bidez Martitzeko lurraren irudiak hartu ahal ziren.

MARDI(Mars Descent Imager):Kamera bat da eta jaitsieraguneko irudiak hartzen zituen baina erru bat detektatu zen eta azkenean ez zen aparatu hau erabili.

MET(Meteorogical Estation):Estazio hau registratu izan zuen martitzeko klima aterrizatzerakoan.Aparatu hau presioa eta tenperatura neurtzen du.Oso baliagarria izan zen.

MECA(Microscopy,Electrochemistry and Conductivity Analizer):Aparatu hau ikasketa sakonak egin zituen martitzeko lurran.Lurreko muestrak hartzen zituen eta ondoren haien analisiak egiten zituen.

TEGA (Thermal and Evolved Gas Analyzer):TEGA masa espektru bat da eta bere helburua da lurreko muestra berotuak hartzen ditu eta ondoren analisatzen du.

Phoenix DVD-a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Phonix zunda berarekin darama DVD txiki bat “The Phoenix DVD”izenekoa eta honek planetari gizartea diseinatu zuen.Planetari gizartea asosiazio ez gubernamental bat da zein bere helburua eguzki sistemeko explorazioa da.Gizarte hau 100.000 kide ditu nahiz eta gehieneko partea Estatu Batuetakoak izan beste herrialde askoko ere kideak ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Phoenix (zunda) Aldatu lotura Wikidatan
  1. Lurreratzailea: ingelesez Lander