Datil-palmondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Phoenix dactylifera» orritik birbideratua)
Datil-palmondo
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaArecales
FamiliaArecaceae
LeinuaPhoeniceae
GeneroaPhoenix
Espeziea Phoenix dactylifera
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakDatil eta date juice (en) Itzuli

Datilondoa[1] edo datil-palmondoa (Phoenix dactylifera) datilak ematen dituen palmondo mota da. Phoenix generoaren barruan hedatuenetarikoa da, nahiz eta beste 15 espezie ere existitzen diren.

Palmondo dioiko bat da, enbor bakarrekoa eta oinarritik adarkatua. 20 metroko altuera du eta 30-40 zentimetroko zabalera. Enborra hildako hostoek estaltzen dute. Hosto hauek pinnatuak dira, 6 edo 7 metroko luzerarekin eta 45 zentimetroko folioloekin. Lore arrak krema kolorekoak dira eta emeak horiak. Fruituak luzekarak dira, arrautza itxurakoak, eta datil izena dute.

Munduko kontzentrazio handiena Elx herrian ematen da, Alacanten. Bertan milioi erdi datil palmondo daude eta dirudienez kartagotarrek landatu zituzten.

  1. .