Phoenix parkea

Koordenatuak: 53°21′21″N 6°19′47″W / 53.355789°N 6.329792°W / 53.355789; -6.329792
Wikipedia, Entziklopedia askea
Phoenix parkea
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
Desagertutako erakunde administratiboa Dublingo konderria
HiriaDublin
Koordenatuak53°21′21″N 6°19′47″W / 53.355789°N 6.329792°W / 53.355789; -6.329792
Map
KudeatzaileaOffice of Public Works
Arkitektura
Azalera707 km²
Kontaktua
E-postamailto:phoenixparkvisitorcentre@opw.ie
Webgune ofiziala

Phoenix Parkea (ingelesez Phoenix Park eta irlanderaz Páirc an Fhionn-Uisce) Europako hiri-parkerik handiena da, Irlandako Dublin hiriburuaren erdigunetik ipar-ekialderuntz 3 kilometrotara dago.[1]. Londoneko Richmond parkeak berez azalera handiagoa du baina azpi-hiritar motako parkea da. Phoenix Parkeak 712 hektarea ditu, eremu orlegi zabalez osatutako 16 kilometroko zirkunferentzia hesitua eta zuhaitz lerrodun etorbideak. Parkea orein basatien bizilekua da eta bere izena irlanderaren fionn uisce izendapenatik eratorria da, euskaraz ur garden. Ohikoa da bisitariak oreinen inguruan korrika ikustea, bai eta zaldizkoak euren zaldiekin lasterka.

Europako parke atxikitu handienetakoa da. Ingalaterran dagoen Londoneko Richmond parkea azaleraz 10 km² gehiago besterik ez dituelarik. Phoenix Parkea New Yorkeko Central Park eta Londoneko Hyde Park baino handiagoa da.

Parke honetan Irlandako Errepublikaren Lehendakari edo Presidentearen egoitza ere badago, Áras an Uachtaráin delakoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XII mendean normandiarrek Dublin eta bere ingurua konkistatu zutenean Hugh Tyrell, Castleknockeko Baroiak, lur eremu hauek eman zizkien Zaldun Hospitaleroei. Hauek Kilmainhamen monasterio bat sortu zuten. Henrike VIII.a Ingalaterrakoak monasterioak disolbitzeko ateratako legearen erruz hospitaleroek 1537an lurren jabetza galdu zuten eta erregearen Irlandako ordezkariaren eskutan gelditu zen. 1662an Erregearen Ehizarako eremu bilakatu zen eta harresi batek inguratu zuen eremua. 1680an Kilmainhameko Erret Ospitalea eraiki zen bertan eta parkeak gaur egun duen azalera mugatu zuen. 1745ean Dublingo herritarrentzako ireki zen parkea.

1882an, parke honetan Phoenix Parkeko hilketen atentatu ezaguna jazo zen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat eraikin eta monumentu daude ikusgai Phoenix parkean:

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]