Pi de les Tres Branques

Koordenatuak: 42°06′38″N 1°46′55″E / 42.110531°N 1.781891°E / 42.110531; 1.781891
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pi de les Tres Branques
2005eko Pi de les Tres Branques zuhaitzaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
Eremu funtzionalaCatalunya Central
EskualdeaBerguedà
Kataluniako udalerriaCastellar del Riu
Koordenatuak42°06′38″N 1°46′55″E / 42.110531°N 1.781891°E / 42.110531; 1.781891
Map

Pi de les tres branques (euskaraz Hiru adarretako pinua) Kataluniar nazionalismoaren ikurra den pinu gorri bat da, bere hiru adarrek Katalan Herrien batasuna irudikatzen dutelako (Katalunia, Valentziar Herria eta Balear uharteak). Bartzelonako probintziako iparraldean dagoen Castellar del Riu udalerriko lursaitelan kokatzen da.

Zuhaitzak 25 metroko garaiera du, eta enborrak oinarrian 5 metroko perimetroa. Urtero, bertan, uztailaren hirugarren asteko igandean kultur-politika ekitaldi edo topagunea ospatu ohi da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jada XVIII. mendean Hirutasun Santuaren ikurtzat jo ohi zen (Aita, Semea eta Espiritu Santua). XIX. mendean mendizaletasuna hedatzearekin batera ohiko bildune bilakatu zen, 1888an Jacint Verdaguerrek Lo pi de les tres branques ("Hiru adarretako pinua") olerkia idaztean behin-behineko ospea bereganatu zularik.

1901an zuhaitzaren Tomàs Campà jabeak Unió Catalanista alderdi politikoari jabetza eman zion. Tamalez, 1913an zuhaitza hil egin zen eta gaur egun arte bere enborra mantendu izan da.

2014ko maiatzaren 13an ezezagun batzuk zuhaitzaren adar bat ebaki zuten.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]