Pianoarentzako 26. sonata (Beethoven)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ludwig van Beethovenek bere Pianoarentzako 26. sonata Mi bemol nagusian Opus 81. Les Adieux bezala ere ezagutzen dena, 1809 eta 1810 artean idatzi zuen. Bere lagun eta ikaslea zen Austriako Rodolfo Artxidukeari eskaini zion, Leopoldo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa enperadorearen anaia txikia zena. Les Adieux izena, Rodolfo artxidukeak, Napoleon Bonapartek Viena inbaditu zuenean eta Wagramgo gudua gertatu zuenean hiritik ihes egin behar izan zuelako jasotzen du.

Sonata hau Bosgarren Sinfonia amaitu eta bi urtera amaitu zuen, eta Pianoarentzako 5. kontzertuaren garaikidea da.

Forma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sonata guztiak bezala, hiru mugimendutan banatua dago: Jatorrian, hiru mugimenduak alemanez eta frantsesez idatziak izan ziren, eta azken bi mugimenduak alemanez deskribatuak izan ziren ez ohiko tempoaren ondorioz. Euskarazko itzulpena honakoa izango litzateke:

  1. Das Lebewohl (Les Adieux-Agurra): Adagio-allegro
  2. Abwesenheit (L'Absence-Gabezia): Andante espressivo (In gehender Bewegung, doch mit viel Ausdruck Mugimendu ibiltarian, baina espresio handiz.)
  3. Das Wiedersehen (Le Retour-Itzulera): Vivacissimamente (Im lebhaftesten Zeitmaße. Mugimendurik bizieneko konpasak).


Aurrekoa
Pianoarentzako 25. sonata
Beethovenen pianoarentzako sonatak
1809-1810
Ondorengoa
Pianoarentzako 27. sonata