Piarres Larzabal

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Piarres Larzabal (Azkaine, Lapurdi, 1915eko maiatzaren 5a - Ziburu, Lapurdi, 1988ko urtarrilaren 11a) euskal idazlea izan zen, batez ere antzerkia landu izan zuena.

Egile arrunt emankorra izan zen, 120 antzezlan idatzi izan baitzituen, komediatik dramara landuz. Lanik azpamarrigarrienak "Ibañeta", "Etxahun", "Bordaxuri" eta "Matalas" ditugu, besteak beste.

Eduki-taula

[aldatu] Bizitza

Ziburuko Zokoa auzoko apaiza izan zen urte luzez. Bigarren Mundu Gerra Alemanian, orduko Txekoslovakian eta Polonian izan zuten preso naziek. Gerra amaitu zelarik laster ekin zion Lartzabalek idazle-lanari. Garai haietako aldizkarietan oso ezaguna izatera iritsi zen. Lartzabalek zinez obra luzea du ikerlanetan, azterketa politikoetan, pastoraletan...baina haren izena euskaldunengan berezik ezagutarazi zuena antzerki-ekarria da. Agian, bera baita euskal antzerkigile emankorrena.

1963an Euskaltzaindian sartu zen.

Ezaguna da apaiz honek Hego Euskal Herriko errefuxiatuei aterpea ematen egin zuen lana. Berak, beste batzuekin batera, sortu zuen Anai-artea erakundea, zeregin horietan laguntzeko.

[aldatu] Kritika

Lartzabalen obrak ikuslearen entretenigarri izan nahi du. Ardura politikoa ere igartzen da, haatik, haren idazlanetan. Lapurtera atseginean, umore eder askoa dastatzeko aukera bikaina eskaintzen duen obra utzi zuen. Hartzailearen kezketara iristen saiatzen da. Gaien artean pertsonaia historikoen gainean egindakoak gertatzen dira deigarri. Lartzabalek antzerkiaren bidez ikuslearen eskolatze-lan bat edo egin nahi baitu.

[aldatu] Lan aukeratuak

[aldatu] Antzerkia

  1. Antzerki laburrak (1934-1966).
  2. Etxahun (1951, Ed. Herria)
  3. Bordaxuri (1952, Auspoa)
  4. Portu Txoko (1954)
  5. Mugari tiro (1959)
  6. Herriko botzak (1962, Auspoa)
  7. Iru ziren (1962, Auspoa)
  8. Ihauteriak (1962, Egilea editore)
  9. Paper mende (1962)
  10. Sarako lorea (1964)
  11. Senperen gertatua (1964, Auspoa)
  12. Orreaga. Pastorala gisarako ikusgarria (1964, Goiztiri)
  13. Lana eri (1965)
  14. Suediako neskatxa (1965)
  15. Hilla esposatu (1965, Auspoa)
  16. Ibañeta (1968, Egilea editore)
  17. Lartaun. Pastorala antzeko antzerkia (1969)
  18. Roxali (1970, Egilea editore)
  19. Matalas (1984, E.J. Antzerki)

[aldatu] Beste batzuk

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Beste hizkuntzak