Piccadilly Circus
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
|
||||
| Herria | Londres | |||
| Herrialdea | ||||
| Lurraldea | ||||
| Koordenatuak | 51°30′36″N 0°8′4″W / 51.51°N 0.13444°WKoordenatuak: 51°30′36″N 0°8′4″W / 51.51°N 0.13444°W | |||
|
|
||||
Piccadilly Circus delakoa Londreseko West End-en dagoen kalegurutze eta enparantza da, Westminsterreko auzunean.
1819an eraiki zen, Regent Street kalea garaiko erosketa kale nagusia zen Piccadilly ("circus" hitza "kalegurutze batean irekitako gune zirkular ireki" bati deritzaio) kalearen lotzeko asmoz, gaur egun Shaftesbury Avenue kalean antzerkiekin lotzen da, bai eta the Haymarket, Coventry Street (Leicester Squareko norantzan) eta Glasshouse Street kaleekin ere. Erosketa eta denborapasa guneekin duen hurbiltasunak, West Enden bihotzean izanik duen erdiguneko kokapenak, bai eta trafiko bidegurutze nagusiena izateak, bere kabuz topagune eta erakarpen turistiko bilakatu du.
Neoiez eginiriko bere bideo pantailak eta iragarki hesiengatik nabarmentzen da, bere iparraldeko bazter batean dagoen eraikin batean muntatuta daudelarik. Nabarmentzekoak dira ere Anthony Ashley Cooperren omenez altxatutako iturria eta Erosen estatua (zehazki Karitate Kristauaren Aingerua). Eraikin esanguratsu ugariz inguratuta dago, horien artean London Pavilion eta Criterion Theatre. Enparantzaren azpikaldean Londresko metroaren geltokia den Piccadilly Circus tube station dago.
[aldatu] Iruditegia
-
Neoizko iragarkiak gauez.