Pidżama Porno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pidżama Porno
Pidżama Porno zuzenean Katowicen.
Datuak
JatorriaPoznań  Polonia
Musika motaPunk rocka
rock alternatiboa
InstrumentuakGitarra
Baxua
Bateria
Urteak1987-1990, 1995-2007
Produkzioa
Diskoetxea(k)S.P. Records
Taldekideak
Grabaż, Kozak, Dziadek, Julo, Kuzyn
Lehengo taldekideak
Ropuch, Filary, Jacek Kąkolewski
Informazio gehigarria
http://www.pidzamaporno.art.pl/
Facebook: zespolstrachynalachy Musicbrainz: 2645702c-97a3-45dd-b408-707362116101 Songkick: 346058 Discogs: 842508 Allmusic: mn0001556294 Deezer: 4095531 Edit the value on Wikidata

Pidżama Porno (/Pidʐama Pɔrnɔ/ ahoskatuta) 1987. urtean Poznań hirian sortutako punk rock/reggae/ska musika taldea zen. 2007ko abenduaren 9an desegin zen 20 urteko ibilbide musikala eta gero.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987an sortu zuten Poznań hirian Adam Mickiewicz Unibertsitateko Krzysztof "Grabaż" Grabowski eta Andrzej "Kozak" Kozakiewicz ikasleek, Pila herrikoak zirenak. Bi urte geroago, euren lehen diskoa grabatu zuten Ulice jak stygmaty izenekoa. Taldeak Jarocin jaialdian jo zuen eta 1990ean Txekoslovakiatik bira bat egin zuten Poloniako lehen underground musika taldea bezala.

1990ean bigarren diskoa grabatu zuten Futurista izenekoa. Nahiz eta 1996an argitaratu zuten, maketa MCeetan kopiatua izan zen eta zaleen artean banatua, arrakasta handia lortuz entzuleen artean. Ondoren taldea desegin zen, baina 1995ean bueltatu ziren. Etenaldiaren ondoren grabatutako lehen diskoa Zamiast burzy izan zen. Disko honek arrakasta handia lortu zuen eta taldea ezagutarazi zuen. Ondorioz, Pidżama Pornok Polonian eta Europan zehar kontzertu ugari ematen hasi zen.

1996an Pidżama Pornok S.P. Records diskoetxearenkin kontratua sinatu zuen. Euren lehendabiziko arrakasta 1997an argitaratutako Złodzieje zapalniczek izan zen. 1998an beste disko bat kaleratu zuen Styropian izenekoa. Disko honetan "Antifa" izeneko abestia sartu zuten, poloniar gazteriaren artean arrazakeriaren aurkako ereserkia bihurtu dena. 1999an Ulice jak stygmaty berriz argitaratu zuten, Ulice jak stygmaty - absolutne rarytasy izenarekin. 2001an Marchef w butonierce diskoa plazaratu zuten. Gazte askok disko honen singlean agertzen den "Twoja Generacja" ("Zure Belaunaldia") abestiagatik bakarrik ezagutzen dute taldea. Hori dela eta, Grabażek ez du oso gustuko abesti hau jotzea. Ondorengo bi diskoak Koncertówka part 1 eta Koncertówka 2. Drugi szczyt dira. Bien bitartean, Grabażek Strachy na Lachy taldea sortu zuen eta talde honekin ere arrakasta lortu zuen.

Pidżama Pornoren azken estudioko diskoa 2004ko abuztuan argitaratutako Bulgarskie Centrum izan zen. Zaleen iritziz, taldearen diskorik txarrena izan zen, Grabażen proiektu berrien oso antzekoa. Hori dela eta, taldekideek taldea desegitea pentsatzen hasi ziren, eta azkenik 2007ko uztailaren 13an desegin zuten. Taldeak euren 20. urtebetzearen biran euren zaleei agur esan zien eta Finalista izeneko kontzertu DVD bat argitaratu zuen omenaldi moduan.

Hala ere, 2010eko uztailaren 17an berriz bildu ziren Jarocin musika jaialdiko 30. urtemugan kontzertu bat emateko.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Byli członkowie[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bartosz Ciepłuch – gitarra elektrikoa
  • Jacek Kąkolewski – baxua

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudioko diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Diskoa Diskoetxea
1989 Ulice jak stygmaty Lewy Front
1990 Futurista Mami
1994 Zamiast burzy Mami
1997 Złodzieje zapalniczek S.P. Records
1998 Styropian S.P. Records
1999 Ulice jak stygmaty - absolutne rarytasy S.P. Records
2001 Marchef w butonierce S.P. Records
2004 Bulgarskie Centrum S.P. Records
2007 Zlodzieje zapalniczek - reedycja S.P. Records
2009 Styropian - reedycja S.P. Records

Singleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DVDak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]