Pienza
|
Pienza |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Comune di Pienza |
| Estatua | |
| Eskualdea Probintzia |
Toscana Siena |
| Koordenatuak | 43°04′43″N 11°40′44″E / 43.07861°N 11.67889°EKoordenatuak: 43°04′43″N 11°40′44″E / 43.07861°N 11.67889°E |
| Eremua | 122 km2 |
| Garaiera | 491 m |
| Biztanleria | 2.231 bizt. (2005) |
| Dentsitatea | 18,29 bizt./km² |
| http://www.comunedipienza.it/ | |
Pienza Italia erdialdeko hiri bat da(comune), Sienako probintzian dagoena, Toscana eskualdeko Orcia Ibarrean. Montepulciano eta Montalcino hirien artean dago Pienza. Besteak beste, Errenazimentuko hirigintzako eredu da Pienza; hain zuzen ere, UNESCOk 1996. urtean Gizateriaren ondare izendatu zuen hiria; eta 2004. urtean, berriz, Orcia Ibar osoa sartu zuen sailkapen horretan.
Historia[aldatu]
Corsignano izeneko hiribildu baten inguruan berreraiki zuten Pienza. Bertan jaio zen Eneas Silvio Piccolomini 1405. urtean, gerora Pio II.a aita santua izan zena, Errenazimentuaren bultzatzaileetariko bat, planifikatutako hirigintza humanista bultzatu zuena. Gerora, Italiako eta Europako beste hiri batzuetara zabaldu zen egikera hori.
Bernardo Gambarelli (Bernardo Rossellino izenez ezagutzen zuten) Florentziako arkitektoa egon zen berreraikitze-lanen buru: 1459. urtetik aurrera egin zituzten lanak; 1462. urtean Pio II.ak katedrala sagaratu zuen, esate baterako.
Ikustekoak[aldatu]
- Piccolomini jauregia
- Katedrala, Errenazimentuko zaharrenetarikoa
- Borgia jauregia
- Herriko jauregia
- San Frantzisko eliza
- Ammannati jauregia
- Gonzaga jauregia
- Atrebatense Kardinalaren jauregia
- Pieve-a
- Monticchielloko Romitorio edo landutako haitzuloak