Pier Luigi Nervi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Montrealgo burtsaren dorrea (1964)

Pier Luigi Nervi italiar ingeniari eta arkitektoa izan zen (Sondrio, 1891 - Erroma, 1979). Irakaslea izan zen Erromako Unibertsitateko Arkitektura Fakultatean. Funtzionalismoa defenditu zuen, eraikuntza ahalik eta lasterrena, merkeena eta egokiena egiteko xedez. Hormigoi armatuaren teknika maisutasun handiz landu zuen: hormigoiaren erresistentzia aztertu zuen, eta hormigoi-mota berri bat eta enkofratzeko molde berriak asmatu zituen. Industria-eraikinak eta jende askok erabili ahal izateko eraikinak egin zituen batez ere. Lan nagusiak: Florentziako estadioa (1929-1931); Orvietoko, Orbetelloko eta Torre del Lagoko aireportuetako hangarrak (1936-1941); Palermoko, Gaetako eta Trapaniko petrolio-biltegiak; Turingo erakusketa jauregia (1948-1950); Rio de Janeiroko Maracanã estadioa (1949-1950); Turingo Fiat fabrika (1949-1950); UNESCOk Parisen duen egoitza (1953-1957); Erromako Flaminio estadioa; Milango Pirelli etxe orratza (1961); Luigi Morettirekin batera, Montrealgo burtsaren dorrea.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pier Luigi Nervi Aldatu lotura Wikidatan