Pierre-Auguste Renoir

Wikipedia, Entziklopedia askea
Auguste Renoir
Bizitza
JaiotzaLimoges1841eko otsailaren 25a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaLimoges
Paris
Cagnes-sur-Mer
HeriotzaCagnes-sur-Mer1919ko abenduaren 3a (78 urte)
Hobiratze lekuaEssoyes
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k)Aline Renoir  (1890eko apirilaren 14a -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaArte Ederren Goi Eskola Nazionala
(1862 - 1864)
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Charles Gounod
Charles Gleyre
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, ilustratzailea, grabatzailea, marrazkilaria, arkitektura proiektuen marrazkilaria, artista grafikoa eta porcelain painter (en) Itzuli
Lantokia(k)Paris
Aix-en-Provence
Argenteuil
Cagnes-sur-Mer
Cannes
Marseilla eta Amersfoort
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaLigue de la Patrie Française‏ (en) Itzuli
Mugimenduainpresionismoa
Genero artistikoaerretratua
biluzia
margolaritza mitologikoa
paisaia margolaritza
animal art (en) Itzuli
figure (en) Itzuli
genero-artea
Itsas ikuspegia
erretratua
arte sakroa
izadi hila
Zerbitzu militarra
Adar militarraZalditeria
Parte hartutako gatazkakFrantzia-Prusia Gerra

IMDB: nm1217730 Musicbrainz: ba562f17-cbca-4ae8-b62a-199ce6790175 Discogs: 2256664 Find a Grave: 8087 Edit the value on Wikidata

Pierre-Auguste Renoir edo besterik gabe Auguste Renoir (Limoges, 1841eko otsailaren 25a - Cagnes-sur-Mer, Itsas Alpeak, 1919ko abenduaren 3a) frantziar margolaririk ospetsuenetarikoa da.

Inpresionismoan sailkatuta, erretratuak eta emakume biluziak gai faboritoak izan zituen. Denborarekin hasierako estilotik aldendu zen eta beste bide batzuk jorratu zituen.

Jean Renoir zinemagilearen aita izan zen.

Biografia eta lana

Dantza La Galette Errotan (Bal du moulin de La Galette)
Le Déjeuner des canotiers
Madame Georges Charpentier et ses enfants
Renoir jeunes filles au piano
Sur la terrasse

Pierre-Auguste Renoir Limogesen jaio zen 1841eko otsailaren 25ean. Aita Léonard Renoir sastrea izan zen eta ama, berriz, Marguerite Merlet. Bikotea 1828ko azaroaren 17an ezkondu zen Saintesen -hangoa zen Marguerite- eta Limogesen jarri ziren bizitzen.

Lehenengo haurrak jaio eta berehala hil ziren, baina gehiago etorri ziren gero: Henri, Lisa, Victor eta Pierre-Auguste. Sendi handia zen eta Léonardek nahikoa lan izan zuen aurrera ateratzen. Horregatik, 1845ean, txikiak 4 urte besterik ez zituenen, aldatu ziren Parisera, han aukera gehiago izango zutela-eta.

13 urte bete zituen arte, hantxe ikasi zuen Pierre-Augustek eta, 17 bete bitartean, Lévy anaien tailerrean egin zuen lan, portzelanaren gainean irudi dekoratiboak marraztuz; Sèvres eskulanetan lan egiteko ametsa zuen garai hartan.

1858an, Renoir abanikoak margotzen hasi zen. Jarduera honetan ari zela, irudi argitsuen eta pintzelada azkarrengatik atsegintasuna hartzen joan zen.

1862an, Renoir gazteak misio erlijioso batzuetarako egin zituen margolan batzuk atentzioa deitu zuten eta Arte Ederren Eskolara joan zen, Gleyren tailerrean sartuz. Bertan Monet, Bazille eta Sisley ezagutuko zituen. Estilo klasiko, erromantiko eta errealistaren barnean koka zitezkeen lehenengo lanek ez zuten kritika onik jaso.

Hala ere, ez zuen amore eman eta, 1864an, l'Esmeralda galerian erakutsitako lanak oso harrera ona izan zuen; tamalez, erakusketaren ondoren desegin egin zuen.

Paisaia eta giza gorpuzkera asko marraztu zuen, gehienak emakumezkoenak. Bere amorantea zen Lise Tréhot marraztu zuen behin eta berriro; emakume hau garrantzi handikoa izan zen margolariaren lanean, eta bien arteko harremana bukatu zenean, aldaketa nabarmena izan zen autorearen estiloan.

Renoirren karrera artistikoaren aupada definitiboa 1867an izan zen, Lise à l’ombrelle erakusketarekin.

Renoirren aldi inpresionistak 1870etik 1883ra arte iraun zuen. Paisaia asko margotu zuen epe horretan, baina bere lan identifikagarrienak bizitza urbanoa erakusten dutenak dira. Bere gai guztietan gaztetasuna eta bizitasuna nabarmendu zituen. Garai horretako margolan garrantzitsuena Déjeuner des canotiers izan zen; txakurrarekin jolasean agertzen den emakumea bere emaztea izan zen, Aline Charigot. Garai honetakoa da, era berean, Madame Georges Charpentier et ses enfants, oraindik ere inpresionista. Urte zailetan lagundu zion Charpentier editoreak agindu zion margolan hau eta, berari esker, Émile Zolaren liburu baten ilustrazioetan laguntzeko deitu zioten.

1883 eta 1890 artean, Renoir bere aldi ingreskoan sartu zen. Ingresen iturri klasikoen bila, Italiara joan zen eta Rafaelen lana miresteko aukera izan zuen, bere estilo propioari izugarrizko bira emanez. Zehaztasun handiz marrazten du eta kolore hotzagoak erabili.

Lehenengo aldiz aita izan zenean, pintura alde batera utzi zuen. Lanera bueltatu zenean, garai honetako bere lanik garrantzitsuena burutu zuen, Grandes baigneuses. 3 urte emango zituen lan hura bukatu arte.

1890tik 1900era arte, Renoirrek bere estiloa aldatu zuen berriro eta, inpresionismoaren eta ingreskoaren nahasketa bat egin zuen. Ingres gaiak landu zituen, baina inpresionismoaren garaiko pintzelada samurrak erabiliz. Garai honetako lehenengo lana, Jeunes filles au piano, Frantziako estatuak erosi zuen Luxenburgoko museoan erakusteko.

1894an, Renoir aita izaten da bigarren aldiz eta bere seme-alaben umezaina, Gabrielle Renard, bere modelo gustukoenean bihurtu zen.

1900 eta 1919 urteen artean, Renoir Cagnes garaian sartu zen. Garai horretan erreumatismo krisi gogorrak jasan zituen. 1901ean, bere hirugarren semea jaio zenean, Renoirren margolanek zeharo aldatu ziren berriro. Askotan umezainaren konpainian marrazten zuen eta bere ezinbesteko modeloa zen hau.

1915ean, Aline emaztea hil zitzaion eta Pierre-Augusterentzat muturreko latza izan zen hori; gurpil-aulkian jada, marrazten jarraitu zuen bere penak itotzeko. Cagnesera itzuli zen eta margotzen jarraitu zuen Descanso tras el baño bukatu zuen arte.

Pierre-Auguste Renoir 1919ko abenduaren 3an hil zen, Louvre azkeneko aldiz ikusi eta gutxira -garai honetarako, Louvren bere lanak erakusten ziren-. Essoyesen lurperatu zuten bere emaztearen ondoan.

Pierre-Auguste Renoir Jean Renoir zinemagile frantses famatuaren aita izan zen.

Gainerako inpresionistek bezala museo espainiarretatik kanpo egon zen Thyssen-Bornemisza Museoa ireki zen arte. Museoan erakusgai dagoen Carmen Thyssen-Bornemisza-ren bildumak bere lan batzuk ditu. Albako Etxeak Busto de mujer con sombrero de cerezas margolana dauka, dukesak bere gazte garaian erositakoa.

Estiloa

Ez da erraza Renoir sailkatzea: eskola inpresionistakoa izan zen, baina segituan aldendu zen emakumeen gorputzarengan zuen interesa zela-eta. Rafael margolariak eragin handia izan zuen harengan.

Inpresionismoa XIX. mende amaieran Frantzian sortutako pintura mugimendu bat izan zen; jarraitu beharreko ereduak finkatu eta erakusketa ofizialak antolatzen zituen Frantziako Arte Ederren Akademiak ezarritako formula artistikoen aurka egin zuen. Inpresionisten helburu nagusia bat-bateko adierazpena zen, zuzenean eta ez tailerrean egindako margolanak. Zertzelada azkarrek malgutasuna ematen zion berehala sortzen ari zen obrari.

Renoirrek inpresionismoaren interpretazio sentsualagoa eskaini zuen, apaindura eta edertasunari asko erreparatuz. Ez da bizitza modernoaren alde malkartsuetan sartzen, Manet eta Van Gogh bezalako margolariek egin zuten bezala. Era berean, beti jarraitu zion tradizioari ere, eta rococo gizarte gizabidetsua erakusten zuten Watteau bezalako XVIII. mendeko margolariekin harremana izan zuen.

Bere lanetan bizitzeko poza erakusten du. Pertsonaiak natura atsegin batean gozatzen agertzen dira. Honegatik, Henri Matissekin antza badu honetan, nahiz eta estilo ezberdinak izan. Loreak, ume eta emakume gozoen eszenak, eta batez ere, emakume biluziak landu zituen, Rubensen antzera. Bere estilo eta teknikari dagokionez Coroten eragin handia erakusten digu.

Renoirrek paleta argitsua erabiltzen du, eta honek, inpresionista bitxi batean bihurtzen du. La Loge, Le bal du moulin de la Galette, Le dèjeuner des canotiers eta Les Grandes Baigneuses dira bere obra garrantzitsuenetakoak.

Lan garrantzitsuenak

La danse à la campagne
Sleeping Girl with a Cat
Danseuse
La loge
  • Portrait de la mère de Renoir, (1860)
  • Portrait de Romaine Lacaux, (1864), The Cleveland Museum of Art
  • Portrait de Sisley, (1864)
  • Clairière dans les bois, (1865), Institut of Arts, Detroit,
  • Cabaret de la mère Anthony, (1866), National museum, Estokolmo
  • Jules le Cœur et ses chiens, (1866), Museo de Arte, São Paulo
  • Portrait de Frédéric Bazille, (1867)
  • Lise à l'ombrelle (1867), Washingtongo Arte Galeria.
  • Clown au cirque, (1868), Rijksmuseum Kröller-Müller, Otterlo
  • Le Ménage Sisley (1868), Wallraf-Richartz museoa, Kolonia
  • La Grenouillère (1869, Estocolmo)
  • La Baigneuse au griffon, (1870), Arte Museoa, São Paulo
  • Claude Monet lisant, (1872), Museo Marmottan-Monet, París
  • Buste de femme, (1872-1875), The Barnes Foundation, Merion, Pensilvania
  • Monet peignant son jardin à Argenteuil, (1873), Wadsworth Atheneum, Hartford
  • Allée cavalière au bois de Boulogne, (1873), Fondation Barnes Kunstalle, Hamburgo
  • Mare aux canards (1873, Dallas)
  • Les Moissonneurs, (1873), Suiza
  • La Loge, (1874), Courtauld Institute Galleries, Londres
  • La Femme en bleu (1874)
  • Jeune fille lisant, (1874-1876), Museo de Orsay, París
  • Femme vue de dos, (1875-1879), Museo de las Bellas Artes André Malraux, Le Havre
  • Chemin montant dans les hautes herbes (1875), Museo de Orsay, París
  • La Cueillette des fleurs, (1875), Washingtongo Arte Galeria
  • Les Amoureux, (1875), Museo Nacional, Praga
  • Autoportrait, (1875),
  • Portrait de Claude Monet, (1875),
  • Le Moulin de la Galette, (1876), Museo de Orsay, París
  • Premiers pas, (1876)
  • La Sortie du conservatoire, (1876, The Barnes Foundation, Merion, Pensilvania
  • Femme au piano, (1876), Chicagoko Arte Institutua
  • Portrait de Monsieur Chocquet, (1876), Fundación Oskar Reinhart, Winterthur
  • Sur la balançoire, (1876), Museo de Orsay, París
  • Au jardin, (1876), Museo Pushkin, Moscú
  • Portrait de Nini López, (1876), Museo de las Bellas Artes André Malraux, Le Havre
  • Madame Georges Charpentier et ses enfants (1878), Metropolitan Museum, Nueva York
  • Portrait de Jeanne Samary, (1877), Museo Pushkin, Moscú
  • La Couseuse, (1879),
  • La Fille du déjeuner, (1879),
  • Les Canotiers à Chatou, (1879), Washingtongo Arte Galeria
  • Le Déjeuner, (1879),
  • La Jeune fille au chat, (1879)
  • Paysage à Wargemont, (1879), Toledo, Ohio
  • Au concert dans une loge à l'Opéra, (1880), Instituto de Arte Clark, Williamstown, Massachussets
  • Près du lac, (1880)
  • Place Clichy, (1880)
  • Mademoiselle Irène Cahen, d'Anvers, (1880), Colección E.G. Bührle
  • Le Déjeuner des canotiers, (1880-1881), Colección Phillips, Washington DC
  • Mère et enfant (1881), The Barnes Foundation, Merion, Pensilvania
  • Baie de Salernes ou Paysage du Midi, (1881), Museo de las Bellas Artes André Malraux, Le Havre
  • Baie de Naples au matin, (1881), Metropolitan Museum, Nueva York
  • Le Jardin d'essai (1881), MGM Mirage, Las Vegas
  • Sur la terrasse, (1881), Instituto de Arte de Chicago
  • Vague, (1882), Dixon Gallery and Gardens, Memphis, Tennessee
  • Danse à la ville, (1883), Orsay museoa, París
  • Femme nue dans un paysage, (1883), Orangerie museoa, Paris
  • Jeune fille au chapeau de paille, (1884)

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre-Auguste Renoir Aldatu lotura Wikidatan