Pierre-Charles Villeneuve
Wikipedia(e)tik
Pierre-Charles-Jean-Baptiste-Silvestre de Villeneuve (Valensole, Frantzia, 1763 - Rennes, Frantzia, 1806) Frantziako Itsas Armadako almiranteordea izan zen. 1798an Egiptorako espedizioan hartu zuen parte, eta urte berean Maltako defentsan jardun zuen. 1805ean britainiarren aurka borrokatu zen Finisterren. Napoleonen aginduei muzin eginez (Bresta abia zedin agindu baitzion), Cadiza joan zen, eta frantses-espainiar itsas armadaren buru jarri zen. Trafalgarko gudua galdu ondoren atxilotu zuten. Aske utzi zutenean, Rennesa joan eta bere buruaz beste egin zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.