Pierre-Gilles de Gennes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pierre-Gilles de Gennes

Pierre-Gilles de Gennes (1932ko urriaren 24a - 2007ko maiatzaren 23a) fisikari frantsesa, Fisikako Nobel Sariduna (1991).

Parisen jaio zen, Frantzian. Gennes École Normale Supérieuren ikasi zuen. 1955ean, ingeniari ikertzaile gisa ibili zen Saclayko Commissariat à l'Énergie Atomiquen, neutroien sakabanaketari eta magnetismoari buruz ikertzen A. Abragam eta J. Friedel-ekin. Doktoregoa 1957an lortu zuen.

Lorentz Domina eta Wolf saria irabazi zituen 1990ean. École Supérieure de Physique et de Chimie Industrielles de la Ville de Pariseko (ESPCI) zuzendaria izan zen. 1976tik 2002ra.

Nobel Saria jaso zuen 1991ean, sistema sinpleetako ordenarekin zerikusia duten fenomenoak ikertzeko metodoak materiaren forma konplexuagoetara ere zabal daitezkeela aurkitzeagatik, zehazki kristal likidoetara eta polimeroetara.

2007ko maiatzaren 23an hil zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre-Gilles de Gennes Aldatu lotura Wikidatan