Pierre-Paul Riquet
Wikipedia(e)tik
Pierre-Paul Riquet Frantses ingeniaria (Béziers, 1604 - Tolosa, Okzitania, 1680). Atlantikoaren eta Mediterraneoaren arteko komunikazioa bideratzen zuen Midiko kanala edo Languedoc ubidea eraiki zuen. 240 km luze da, eta Garona eta Aude ibaiak lotzen ditu. Erromatarren garaitik XIX. mendea arte ingeniaritza zibilaren alorrean egin den munta handieneko obratzat hartua izan da.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.