Pierre Alechinsky
Wikipedia(e)tik
Pierre Alechinsky (Brusela, Belgika, 1927 -) belgikar pintore, grabatzaile eta poeta da.
Biografia [aldatu]
Belgikako Pintura Gaztea taldeko kide egin zen 1945ean, eta 1948an Cobra taldera bildu zen, Christian Dotremont poetaren eskutik. Obra aipagarriak ditu, hala nola Migrazioa (1951), Inurritegia (1954), Garden handiak (1958), Zaindaria (1980). Hainbat poetaren liburuen ilustrazioak ere egin izan ditu, baita berak idatzitako poemak argitaratu ere. Keinuen automatismoan oinarritzen da bere artegintza. Idéotraces eta Gurpil askea dira bere idazlanetako batzuk.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
