Pierre Bidart

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:51, 19 urtarrila 2016
Artikulu hau antropologoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bidarte (argipena)».
Pierre Bidart
Datu pertsonalak
Jaio 1947ko abuztuaren 22a
Baigorri ( Nafarroa Beherea)
Hil 2010eko irailaren 16a
Sofia (Bulgaria Bulgaria)
Bikotekidea(k) Marie Etxeberri[1]

Pierre Bidart (Baigorri, 1947ko abuztuaren 22 - Sofia, 2010eko irailaren 16) ·Euskal Herriko antropologoa izan zen. Ikerketa lan ugariren egile, politikaren alorrean euskal departamenduaren eta abertzaletasunaren kontrako jarrera erakutsi zuen eta aldi berean Ipar Euskal Herriari buruzko hainbat ikerketa egin edota bultzatu zituen.

Biografia

Paris-X Unibertsitatean Estatuko Doktorea zen Giza Letra eta Zientzietan. Paue eta Aturriko Herrietako Unibertsitatean Antropologia irakaslea izan eta gero Bordeleko Unibertsitatean (Bordele II Unibertsitatean hain zuzen) irakasteari ekin zion. Antropologiaren alorrean Unibertsitateetarako Ministerioaren menpean dagoen Goi Mailako Irakaskuntzaren Zuzendaritzako aditua zen. 2006tik Udako Antropologia Unibertsitatea antolatu zuen Irisarrin.

2010ean hil zenean Sofian (Bulgaria) zegoen, bi urterako hara bidali baitzuten Frantziako enbaxadak agindutako lan bat egitera.

Politika mailan PSren hautagaia izan zen zenbait aldiz: 1988an Baigorriko kantonamenduan Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrerako eta 1993an Frantziako Biltzar Nazionalerako, departamenduko 4. hautesbarrutian.

Kulturaren alorrean Comité Izpegi taldearen sortzaile eta presidentea izan zen; taldeak Éditions Izpegi argitaletxea eta bestelako ekimenak bultzatu egin ditu[2].

Lanak

Ekialdeko Europako zein Euskal Herriko gizarteen aztertzailea izateaz gain eskualdeko arkitekturaz ere ikerketa lanak egin zituen. Lan aipagarrien zerrenda:

Hil zenean Le Sanglier de feu. Les formes sensibles du politique Ipar Euskal Herriko abertzaletasunari buruzko lana prestatzen ari zen.

Beste batzuekin eginak

  • Récits et contes populaires du Pays basque. En Basse-Navarre (Paris, 1978).
  • Récits et contes populaires du Pays basque. Dans le Labourd (Paris, 1979)
  • La Nouvelle société basque : ruptures et changements (Paris, 1980)
  • Les pays Aquitains. Corpus d'architecture rurale française (Paris, 1985).
  • Société, politique, culture en pays basque (Baiona, 1986).
  • Régions, nations, États (Paris, 1991).
  • Amikuze: le pays de Mixe (Baigorri, 1992).
  • Le pouvoir de protéger: approches, acteurs, enjeux du patrimoine en Aquitaine (Talença, 1992).
  • Le Pays de Soule (Baigorri, 1994).
  • Architectes et architectures des Pays basques, XIXe-XXe siècles (1Baigorri, 1997).

Bere omenez

2011ko irailean Paue eta Aturriko Herrietako Unibertsitateak Angeluko Montaury auzoan duen campusean zabaldutako ikasleentzako etxebizitza eraikinari "Pierre Bidart" izena eman zitzaion[3].

Erreferentziak

Kanpo loturak