Pierre Duhem
Wikipedia(e)tik
Pierre Duhem frantses fisikaria eta filosofoa (Paris, 1861 - Cabrespine, Aude, 1916). Fisika-legeak osaturiko sinbolo-sistemak behin-behinekoak eta erlatiboak direla zioen, eta gizonarentzat fisikaz haraindiko ordena dela garrantzitsuena. Obra nagusiak: La Théorie physique, son objet et sa structure (1906, Teoria fisikoa, xedea eta egitura) eta Le Système du monde, histoire des doctrines cosmologiques de Platon à Copernic (1913. urtean hasia, Munduaren sistema, dotrina kosmologikoen historia Platonengandik Kopernikorenganaino).
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.