Pierre Duhem

Wikipedia, Entziklopedia askea
Public domain, created prior to 1916. Taken from http://carnap.umd.edu/~parkerdn/250/Duhem.jpg
Pierre Duhemen erretratua

Pierre Duhem (Paris, 1861ko ekainaren 10a - Cabrespine, Aude, 1916ko irailaren 14a) frantses fisikaria eta filosofoa izan zen.

Fisika-legeak osaturiko sinbolo-sistemak behin-behinekoak eta erlatiboak direla zioen, eta gizonarentzat fisikaz haraindiko ordena dela garrantzitsuena. Obra nagusiak: La Théorie physique, son objet et sa structure (1906, Teoria fisikoa, xedea eta egitura) eta Le Système du monde, histoire des doctrines cosmologiques de Platon à Copernic (1913. urtean hasia, Munduaren sistema, dotrina kosmologikoen historia Platonengandik Kopernikorenganaino).

Erreferentziak