Pierre Gassendi
Wikipedia(e)tik
Pierre Gassendi' (jaiotza-izena: Pierre Gassend) frantses filosofoa izan zen (Champtercier, 1592 - Paris, 1655). Digneko eskolan eta Aixeko unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1645ean Collège Royal de Franceko matematika irakasle izendatu zuten. Kopernikoren eta Galileoren jarraitzaile izan zen; berak ere astronomia- eta fisika-alorretan ikerketak egin zituen. Materialismo atomista eta Epikuroren morala eta sentsualismoa hobetsi zituen (De vita et moribus Epicuri, 1647; Syntagma philosophiae Epicuri, 1649).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.