Pierre-Joseph Proudhon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pierre Joseph Proudhon» orritik birbideratua)
Pierre-Joseph Proudhon

(1862)

Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
JaiotzaBesançon1809ko urtarrilaren 15a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaPassy eta Paris1865eko urtarrilaren 19a (56 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Euphrasie Proudhon (en) Itzuli  (1849ko abenduaren 31 -  ezezaguna)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, soziologoa, politikaria, kazetaria, filosofoa, idazlea eta inprimatzailea
Lantokia(k)Paris
Lan nabarmenak
InfluentziakZizeron, Hugo Grotius, Victor Cousin, Jean-Jacques Rousseau, Henri Saint-Simongoa, Karl Marx eta Georg Wilhelm Friedrich Hegel
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoaThe Mountain (1849–1852) (en) Itzuli

iTunes: 366130619 Find a Grave: 7287 Edit the value on Wikidata

Pierre-Joseph Proudhon (Besançon, 1809ko urtarrilaren 15a - Paris, 1865eko urtarrilaren 19a) frantziar politikaria eta mutualismoren sortzailea izan zen. Bere burua anarkistatzat agertu zuen lehen pertsona izan zen. Mikhail Bakuninek esan zuen bezala, Proudhon anarkisten maisua izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia xehe bateko semea zen, eta ikasketak utzi behar izan zituen, lanean hasteko. Parisa jo zuen 1838an, eta handik bi urtera kaleratu zuen Qu´est-ce que la propriété? («Zer da jabetza?») obra. Liburu horrek eztabaida biziak sortu zituen, jabegoa lapurreta dela baieztatzen zuelako.

Avertissement aux propriétaires (1842, «Jabeei oharra») obran azaldutako tesien ondorioz, epaitu egin zuten, baina aske utzi zuten, eta Lyon hirira joan zen bizitzera. Parisa egin zituen bidaietan Karl Marx eta Mikhail Bakunin ezagutu zituen, besteak beste. Système des contradictions économiques, ou philosophie de la misère (1846, «Kontraesan ekonomikoen sistema, edo miseriaren filosofia») liburuan gogor kritikatu zuen komunismoa, autoritarismoa eta estatu zentralizatuaren defentsa zekarrela argudiatuz; Marxek gogor erantzun zion La Misère de la philosophie (1847, «Filosofiaren miseria») liburuan.

Parisen hartu zuen berriz ere bizilekua, eta 1848ko Frantziako Iraultzan parte hartu zuen. 1849an atxilotu zuten, Napoleon III.ari egin zizkion kritikengatik. Espetxean zegoela, Idée générale de la révolution au XIXème siècle (1851, «XIX. mendeko iraultzako ideia nagusia») obra idatzi zuen; obra horretan, estatu nazionalik gabeko eta mugarik gabeko gizarte federal baten ikuspegia eman zuen, aginpidea komunitateen edo herrietako elkarteen esku utziko zuena, eta autogestioaren bidez gobernatuko zena.

Bestalde, bortxakeriaren kontrakoa zen. Proudhonen ustez, etikaren aurreramenduak berak bultzatuko zuen gobernuen desagertzea. Burgesen eta langileen arteko batasunaren alde agertu zen, eta komunistek atzerakoitzat jo zuten. 1852. urtean aske geratu zen, poliziaren begiradapean bizi behar izan zuen arren. De la justice dans la révolution et dans l´église obran (1858, «Justizia iraultzan eta Elizan») Eliza gaitzetsi zuen, eta haren ondorioz Bruselara erbesteratu behar izan zuen. Sei urte geroago Parisa itzuli zen, eta Du principe fédératif (1863, «Federazioaren printzipioa») obra argitaratu zuen, bere ideia politikoak biltzen zituen obra, hain zuzen.

Haurtzaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besançonen jaio zen, familia artisau eta nekazari baten altzoan. Aitak, Claude Proudhon, upelgile eta garagardogileak, uste zuen ekoizten zuen garagardoa bere ekoizpenaren kostoari erantzitako balore batean saldu behar zela, bere lanaren ordaina hain zuzen ere; bestela, erosleari gehiago kobratuz gero, lapurreta egiten ariko zitzaionaren iritzia  zuen. Aitaren jarrera honek Proudhonengan eragina izango zuen, zeinen lanetan agerikoa izango den bidezko prezioaren bilaketa lanaren ordain hertsi gisa, “soberako irabazi” oro “diru-sartze ez-irabazi” kontsideratuz. Ama sukaldari eta zerbitzaria zuen. Proudhon berak bizitza osoan lan egin zuen: lehenengo behi zaintzaile eta itzain bezala 12 urte izan arte, gero upelgile moduan egin zuen lan aitarekin; ondoren, nekazari morroi postuan eta, azkenik, tipografoa izan zen. Bere iritzi ekonomiko eta sozialek lehenengo sutrai sakona dute lanaren, jabetzaren, salmentaren eta balorearen bere haurtzaroko behaketetan.

Pentsamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proudhonen pentsamendua, lehenik eta behin, Ilustrazioko filosofiatik abiatzen da. Enpirista ingelesak (Locke, David Hume, etab.) eta entziklopedista frantsesak, hala nola Voltaire, Helvetius eta, bereziki Diderot, dira bere doktrinaren aitzindariak. Gogor egiten du Rousseauren aurka (Godwin eta Bakuninek egin zuten bezala), baina berarengandik oinarrizko ideia batzuk hartzen ditu.

Sozialista utopikoen kritika zorrotzek ere eragina dute Proudhonengan, Saint-Simon eta Fourier kasu, baina menderakaitz izan zen eraikuntza ideal eta koadro futuristen eraikuntzaren aurrean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre-Joseph Proudhon Aldatu lotura Wikidatan