Pierre Larousse
Wikipedia(e)tik
Pierre Athanase Larousse (Toucy, Frantzia, 1817ko urriaren 23a - Paris, Frantzia, 1875eko urtarrilaren 3a) frantses pedagogoa, entziklopedista eta argitaldaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Goi-ikasketako eskola bateko zuzendaria zen, eta gerora, ama-hizkuntza ikasteko berrikuntzak ekarri zituen zenbait pedagogia-obra eman zituen argitara: Traité complet d´analyse grammaticale (1850), Traité complet d´analyse et de synthèse logique (1852), Jardin des racines grecques et latines (1858-1860), etab. 1852. urtean, guztiz arrakastatsu bihurtu zen Librairie Larousse argitaletxe eta liburu-denda sortu zuen. Grand Dictionnaire universel du XIXe siècle izan zen Larousseren obra nagusia.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
