Pierre Puvis de Chavannes
Wikipedia(e)tik
Pierre-Cécile Puvis de Chavannes (Lyon, Frantzia, 1824 - Paris, Frantzia, 1898) frantses margolaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Italian zela, liluratua geratu zen italiar Pizkundeko pintoreen obrak ikusita. Bere garaiko artisten estilotik aldenduta, Ingres edo Chassériauren tradizioari jarraituz, neurri handiko freskoak margotu zituen. Eraikin zibil ugari dekoratu zituen; Parisko Panteoiko pintura-multzoak dira egilearen obra nagusiak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.