Pierre Schaeffer
Wikipedia(e)tik
Pierre Schaeffer (Nancy, Frantzia, 1910 - Aix-en-Provence, Frantzia, 1995) frantses musikagilea eta ingeniaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Frantses irrati-telebistako soinu-teknikaria zen, eta 1948. urtean ORTF musika-ikerketarako taldea sortu zuen. Musika konkretuaren sortzailea izan zen; À la recherche d´une musique concrete (1952, Musika konkretuaren bila) liburuan azaldu zituen oinarriak.
1968. urtean Parisko Kontserbatorioko irakasle izan zen. Eragin handia izan zuen belaunaldi gazteagoko musikagileengan: P. Boulez, H. Stockhausen, L. Ferrari, I. Xenakis, besteak beste.
Lanak: 14 musika-tresnatarako suitea (1949), Gizon bakar batentzako sinfonia (1949), Orfeo 53 (1958), Soinu biziei buruzko estudioa (1958).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.