Pierre Vilar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pierre Vilar

Pierre Vilar (Frontignan, Languedoc-Roussillon 1906 - Donapaleu, Nafarroa Beherea 2003), historialari eta hispanista frantziar bat izan zen. Espainiako Historiaren ikerketari dagokionez, pertsonarik garrantzitsuenetako bat bezala jotzen da, Antzinako Erregimenari dagokionez zein Aro Garaikidean, baita, historia ekonomikoan eta historia sozialean orokorrean ere. Marxista bezala, Sobietar Batasunaren desagerpenarekin kritikoa izan zen. Jaume Vicens i Vives hil ondoren, XX. mendeko bigarren erditik aurrera, historiografia kataluniarreko norbanako erreferenterik nabarmenena izan zen.

La Sorbonatik Historian doktorea, non katedradun izatera iritsi zen (1965). Parisko Ecole de Hauts Etudeseko partaidea. Bartzelona eta Valentziako unibertsitateetatik Honoris Causa Doktorea. Bartzelonako Historia Modernoko Ikasketa Guneak bere izena darama. Beste batzuen artean, Ramon Llull eta Elio Antonio de Nebrija sariak lortu zituen, Alfontso X.a Jakintsuaren Ordena Zibilaren Gurutze Handia eta Kataluniako Generalitateko Urrezko Domina.

Ikasle bezala, Jean-Paul Sartre eta Paul Nizanekin aritu zen. Ernest Labroussen ikaslea, historiaren metodologiagatik arduratu zen, Historia totalaren teoria, perspektiba materialista batetik defendatu zuen. Maurice Legendrek bultzatua (ideologia politiko erabat ezberdina zuena), Espainiara bidaiatu zuen 1929an. Bartzelonako Lizeo Frantziarrean irakasle izan zen 1934 eta 1957 bitartean, Espainiako Gerra Zibilaren eta Bigarren Mundu Gerraren garaian izan ezik (azken honetan, nagusiki, berarekin gatibu zeuden lagunei klaseak emanez). Bederatzi urte iraun zuen etenaldi luze horrekin, bere egonaldietan, bere doktoretza tesia ikertu eta idatzi zuen, Katalunia Egungo Espainian (1962), bakoitzak 600 orrialde dituen hiru liburutan banatutako bere lan handia, historiografiaren klasikotzat eta tokiko sintesiaren eredutzat hartzen dena, "laudorio guztiak jaso dituena, komunistetatik hasi eta Jordi Pujol arte", gogoratu zuen Eliseu Climentek, Pensar históricamente izeneko bere memorien editorea (Tres i quatre, 1995). Laburra baina eragin handia izan zuen Espainiaren Historia izeneko bere lanak, salmentari dagokionez arrakasta handia lortu zuen, baita publikoki bere salmenta legez baimendu aurretik ere, frankismoak debekatu zuena, eta irakaskuntzan eta arlo progresistetan 1970 eta 1980ko hamarkadetan oso erabilia izaten jarraitu zuen.

Beste lan batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Crecimiento y desarrollo (1965)
  • Oro y moneda en la historia (1969)
  • Hidalgos, amotinados y guerrilleros
  • Ensayos sobre la Cataluña del siglo XVIII(1975)
  • Historia marxista, historia en construcción (1975)
  • Introducción al vocabulario del análisis histórico (1980)
  • La guerra civil española (1986)
  • Pensar históricamente, autobiografía (1995).