Pieter Willem Botha
Wikipedia(e)tik
Pieter Willem Botha (Paul Roux, Orangeko estatu librea, Hegoafrikar Batasuna, 1916 - Wilderness, Lurmutur Mendebaldea, Hegoafrikako Errepublika, 2006) politikaria izan zen. Diputatua 1946az geroztik, Hegoafrikako Barne Arazoetako ministro izendatu zuten 1958an, Defentsako ministro 1966an, eta lehen ministro 1978an. Apartheid politika arrazistaren aldeko sutsua, 1988. urtetik aurrera amore eman behar izan zuen, gehiengo beltzari eta nazioarteko aurkako iritziari ezin aurre eginik.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.