Pieter Zeeman
Wikipedia(e)tik
Pieter Zeeman Holandar fisikaria (Zonnemaire, Zelanda, 1865 - Amsterdam, 1943).
Biografia [aldatu]
Leydengo eta Amsterdamgo unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Optika eta astrofisikako alorrak landu zituen, batez ere. Zeemanek 1896an bere izena daraman efektua aurkitu zuen, Zeeman efektua; efektu hori da elektroiaren spinaren teoriaren oinarrietako bat. Ikerketa batzuk egin zituen Doppler-Fizeau efektuari buruz, eta haien arabera, Einsteinen erlatibitatearen teoria bermatu zuten. 1902an, Fisikako Nobel saria jaso zuen, J.H. Lorentzekin batera.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.