Pietro Antonio Locatelli
Wikipedia(e)tik
Pietro Antonio Locatelli italiar musikagile eta biolinista (Bermano, 1695 - Amsterdam, 1764). Corelliren ikasle izan zen Erroman. 1729an, Amsterdamera joan zen, eta han eman zuen ia bizitza osoa. Biolinista bikaina izan zen, eta efektu eta teknika berriak asmatu zituen. Hamabi Concerti grossi (1721) idatzi zituen, L´arte del violino (hamabi kontzertu dituena), hogeita lau kapritxo harizko musika-tresnetarako, sei biolin-kontzertu, sei trio harizko musika-tresnetarako eta sonatak, besteak beste.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.